–Alde Zaharra: “Bar Txepetxa” taberna (Arrandegi kalea, 5). Bertako espezialitatea antxoa da eta honako hau gure pintxo gogokoena: antxoa txangurru, foie eta sagar-konpota kremarekin.
–Gros: “Gure Txoko” (Usandizaga kalea, 5). Eska ezazu crab bao pintxoa; zapore harrigarriak dituen karramarro kurruskaria da.
–Hirigunea: “Narru” (Zubieta kalea, 56). Asko gustatzen zaizkigu bertako arroza txirlekin eta Kontxa badiara dituen bistak.
–Antigua: “Drinka” (Matia kalea, 50). Derrigor dastatu beharrekoak dira bertako arroz beltza txibiarekin eta tuna burgerra.
Ibilbidea gustatu bazaizu, proposamen eta gomendio gehiago topatuko duzu “Donosti Foodies” gida berrian. @donostifoodies eta www.donostifoodies.com