Betiko izozkiak
Ez du axola uda edo negua den, hotza egiten duen, euria ari duen edo eguzki sargoria dagoen. Donostian beti ikusiko duzu izozki-denda bat zabalik, eta norbaitekin gurutzatuko zara Alde Zaharrean paseoan edo Kontxako pasealekuko begiratokietako batean ilunabarraz gozatzen, ontzitxoan edo kukurutxoan izozki bat dastatzen duen bitartean.
Ezin zara hiritik joan Saguestik ilunabarra ikusi gabe, edo gaua heltzean Badian zehar edo Pasealeku Berrian izozki bat eskuan duzula paseatu gabe. Are gehiago, ezin duzu Donostia bisitatu bertako izozki-dendetako batean izozki bat jan gabe.
Non jan artisau-izozki bat?
Bideoa: Casa Aramendia
Argazkia: Casa Arnoldo
CASA ARNOLDO: hiriko zaharrena
Txokolatea maite baduzu, ezinbestekoa da etxe hau bisitatzea, bertako izozkia benetako magia baita: hotza eta krematsua, eta ordu luzez ahoan irauten duen zapore bizikoa.
Argazkia: Casa Arnoldo
OIARTZUN IZOZKI-DENDA: zapore paregabeen paradisua
Artisautzarekiko benetako pasioa duen izozki-denda da hau. Bertan, gozogintzaren eta izozkigintzaren tradizioak uztartzen dira, eta horietatik beren lantegian egindako opil goxoetan oinarritutako izozkiak sortzen dira, hala nola Errege-opilarena. Artisautza, tradizioa eta produktu naturalak, Donostian egindako izozkien kalitatearen ospea sendotzeko.
Argazkia: Casa Oiartzun
Zoriontasun-bolak
Nire birramonak kontatzen zuen lehen izozkiak farmazietan saltzen zirela, sendagai gisa. Eta ondo pentsatuz gero, badu logikarik, ez baitago gozoki batek arindu ezin duen gaitzik. Ez duzu ikusiko izozki bat eskuan duen inor begiak itxi eta irribarre egiten ez duenik. Eta burumakur zauden une horietan, adoregabe, zerbaitek kezkatzen zaituenean edo deskonektatu beharra duzunean… esan egia: ez al zaizu izozki on bat jateko gogoa sortzen? Izan ere, benetako zoriontasun-bolak dira!
Izozki bat nahi?
Argazkia: Casa Oiartzun