Zatoz Turismo Bulegora eta jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik, hiriaren onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu…eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.
Une hori iristen den bitartean, apuntatu ematen dizkizugun ideia hauek:
Ezinbestean ezagutu beharrekoak…
Pintxo bat jatea
Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa eta ondo pasatzea.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea
Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona.
15 plan Donostian udaberriaz gozatzeko!
Donostian hamaika planez gozatzeko garai magikoaa
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman
Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu.
Ezagutu Donostiako auzoak
Hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna.
Naturaz eta udaberriko koloreez gozatzea
Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du eta udaberrian naturak bere distira handiena erakusten du.
Donostiako museoak ezagutu
Ezagutu hiriaren historia, deskubritu arte garaikidearen bitxiak, edo ikasi zientziari eta ozeanografiari buruz.
Ezagutu Donostiako Itzulia
Mendi-ibiliak, txirrindularitza, mendia edo, besterik gabe, natura gustuko badituzu, plan hau zuretzako da!
Donostiako izozki tipiko bat jan
Ez du axola hotz egin, euria aritu edo eguzkiak erruz jotzen duen. Beti ikusiko duzu izozki-denda bat irekita.
Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat
Non jan dezaket?
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Oraindik garaiz zaude! Urtarrilaren erditik apirilaren amaierara, txotx denboraldia da euskal herritarrek gogokoen dugun errituala, sagardotegietara hurbiltzen gaitu denboraldiko sagardoa dastatzera. Gipuzkoako kulturaren esentziaren zati bat ezagutu nahi baduzu, ezin duzu sagardotegi bat bisitatu gabe utzi, sagardotegiak jatetxe hutsak baino askoz gehiago direlako. Gozatu, bakailao eder baten inguruan, txuletoi bat, gazta irasagar eta intxaurrekin “txotx” oihukatuz!