GdM Donostiako Moda Jaialdia

Gipuzkoako modaren astea itzuli da Donostiara, eta nobedade ugarirekin gainera! Moda gustuko baduzu, ezin duzu hitzordua galdu.

Modaren Astearen baitan, 2019ko udazken-neguko edizioan hainbat diseinatzaile ezagun egongo dira, eta horien artean, Santos Costura, Mercedes de Miguel, Sophie et Voilà, Ramón Ezkerra, Zergatik eta Isabel Zapardiez nazioarteko firmak. Aurreko edizioetan bezala, desfile nagusiak San Telmo Museoan, Balenciaga Museoan, Tabakaleran eta Garberan egingo dira.

desfile-balenciagaArgazkia: Cristobal Balenciaga Museoa

Santos Costura eta Mercedes de Miguel firmen desfileek emango diote hasiera edizio berriari. Urriaren 17an, Mercedes de Miguel diseinatzaileak firmaren buruan izandako 30 urteen atzera begirakoa aurkeztuko digu, 60 sortze-lan biltzen dituen desfile batekin. Egun berean, Santos Costura diseinatzaile katalanak bere sortze-lan enblematikoak aurkeztuko dizkigu Balenciaga Museoan.

 Mercerdes de Miguel-en diseinuak

Desfileez gainera, hitzaldiak, fashion film jaialdia eta GK Green Fashion-Gipuzkoako Moda Iraunkorreko Klusterrak sustatutako workshopak izango ditugu.

Donostia Moda Klusterrak eta San Sebastian Shops-ek bultzatutako bigarren jardunaldian, aurrez aurreko elkarrizketak izango dira protagonistak. Santos Costura eta Mercerdes de Miguel izango dira gonbidatu izarrak, eta Gipuzkoako ehungintza-enpresa garrantzitsuenen zuzendari nagusiak ere bertaratuko dira.

Arratsaldean, Balenciaga Museora itzuliko da moda. Han, Kutxa Kultur Moda plataformaren hirugarren promozioko bekadunen 8 proiektu ikusi ahal izango ditugu. Plataformak sormenaren eta diseinuaren mundua babestea eta bertako diseinatzaileak eta proiektuak sustatzea ditu xede.

 

Halaber, nabarmentzekoa da ere Santos Costuraren desfilea. Urriaren 19an (larunbata) egingo da San Telmo Museoan, 18:00etan. Diseinatzaileak Balenciaga Museoan 48 ordu lehenago erakutsiko den bilduma aurkeztuko digu, eta "Donosti Bay", GdM Donostia Moda jaialdiaren entseina, jasoko du Munoa bitxi-dendaren eskutik.

san-telmo-gdmArgazkia: Diario Vasco

Urriaren 3tik 26ra, Garbera Merkataritza Zentroan, hemengo diseinatzaileei eskainitako espazioan, 6 diseinatzaile egongo dira, 2019-2020 udazken-neguko bildumak saltzen. Aipatzekoa da ere guneak trebakuntza-ikastaroak izango dituela "made in- made by San Sebastián" produktuaren salmenta bultzatzen duten diseinatzaileentzat. Urriaren 26an, ekitaldi berezi eta irekiarekin emango zaio amaiera behin-behineko espazio honi.

gdm-the2ndskincoArgazkias: Gipuzkoa de Moda instagram

Aurten ere, Donostiako merkataritzari balioa emanez, ekitaldia kalera eramango da. Urriaren 20an eta 25ean, bi desfile txiki egingo dira Gipuzkoa Plazan eta Intxaurrondon.

pasarela-urbana

Agenda kontsultatu: gipuzkoademoda.diariovasco.com

 

X