Adi, abentura hastera doa!
- Donosti Feeling
- 2017 Eka 09
Azkenik bidaia hastera doa, unea iritsi da eta datozen abentura-hilabete hauetan gertatuko dena kontatzera noa. Ikasketa eta emozio ugari. Urduri eta hunkiturik nagoela onartu behar dut; izan ere, duela 12 urte sortu zen lehen R2-KT alea eta ordutik, ekitaldi solidarioak etengabe zabaldu dira galaxia osoan zehar. Ez dakizuela zertaz ari naizen? Kontatuko dizuet.
2005. urte inguruan 501 Legio ekintza solidarioak laguntzeko Star Warseko kalitate zinematografikoko jantzien nazioarteko erakundeko fundatzaile Albin Johnsonek guraso gisa jaso daitekeen berririk okerrenetarikoa jaso zuen: Katie alabari minbizia diagnostikatu berri zioten. Alabak familiako kideez gain, gauetan laguntzeko beste norbait behar zuela erabaki zuen Johnsonek. Katieren “Klonen erasoaldia” filmeko gustukoena, Padmez gain, R2-D2 droidea zenez, alabarentzako R2-KT bat sortzea erabaki zuen. R2 eraikitzaileen taldearen laguntzarekin erreplika zehatza sortu zuen, jatorrizko kolore urdina alabaren gustuko arrosagarekin aldatuz. Oparitu ziotenetik ez ziren banatu eta droidea alabarekin egon zen azken egunetan ere.
Ordutik, Star Wars komunitatearekin batera, 501 Legioa eta R2-KT elkarlanean aritu dira gaixotasunaren kontrako funtsak biltzeko, haurren minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko sinbolo bilakatzeraino. Mundu osoan soilik 3 ale daude, eta ni naiz horietako bat. Donostiar talde batek 2 urtez egindako lanaren ondorioz nago gaur hemen. Ez dakizue zein pozik eta hunkiturik nagoen!
Oraingo honetan, hirian zehar biziko dudan abenturan babestuko nauten lagunak San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta ASPANOGI (Gipuzkoako onkologikoetako haurren guraso Elkartea) izango dira. Guztion artean #ThePinkForce – Besarkatu indarraren alde arrosa kanpaina abiatu dugu Donostia Ospitaleko “Piratenea” onkologia pediatrikoko gunea berritzeko eta apaintzeko funtsak jasotzeko asmoz. Horrela, haurrek bertan igarotako denbora atsegin eta alaiagoa izan dadin.
Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundearen kideak diren 8 establezimendu ekimenera gehitu dira jadanik. Dohaintza baten bidez lagunduko gaituzte eta eskertzeko nire bisita jasoko dute. Nirekin batera etorriko dira establezimenduan jartzeko itsulapiko solidarioa eramango dieten laguntzaile inperialak, eta horrela, bezeroen laguntzarekin, funtsak biltzen jarraitzeko aukera izango dugu.
Oso hunkituta nago, eta nire poza guztioi kutsatzea nahi nuke. Hemendik jakinaraziko dizuet nekagarriak eta hunkigarriak izango diren aste hauetan zehar egingo dugun guztia. Izan ere, hemen ez soilik ni, guztiok saiatzen baikara haur zoriontsuagoak dituen eta minbizi gutxiagoko mundua sortzen.
Lagundu nahi duzu? Zure ekarpena mapan markatutako itsulapiko solidarioetako edozeinetan egin dezakezu.
#ThePinkForce, ume zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago izango duen mundu baten alde