Ongi etorri Egiara: Soho donostiarra?
- Donosti Feeling
- 2020 Mar 05
Duela urtebete etorri nintzen Egiara bizitzera… eta kriston pila gustatzen zait nire auzo berria!! Horregatik animatu nahi zaituztet ezagutzera… Egia nortasun handiko auzoa da, euskalduna, eta beti nabarmendu izan da bere eszena musikal, kultural eta artistikoagatik. Askotan alderatu izan da Greenwhich Village edo Sohorekin (bertsio donostiarrean eta eskala txikian, noski! ;)), bertako artista eta talde kultural ugari biltzen dituelako.
“Las Taradas” taldearen kontzertua Tabakaleran
Udako gauak Tabakaleran. Argazkia @leirecil
Egia auzo bizia da, orain dela gutxi espazio kultural eta artistiko berriak ireki dira (esaterako, Tabakalera, La Farándula, Dabadaba...) baina, aldi berean, auzoan ekintza ugari eta jai herrikoiak ("Porrontxoak") antolatzen dira, natura espazio zabalak ditu, eta auzo langilearen eta aldarrikatzailearen esentzia mantentzen du, eraikin grisekin, auzoko saltokiekin, benetako taskekin, leku degradatuagoekin eta betiko tabernekin… agian ez dira lekurik chic-enak, baina badakizu ondo jan eta edango duzula, eta prezio onean.
Innovart. Arte-estudioa eta galeria.
Graffitia: Sahara 40 urteko erbestea.
Atotxako dorrearen isla Mandasko dukearen kalean. Argazkia @patoli
Bizilaguna balkoian. Egia kalea
Erakusketa Tabakaleran. Argazkia: @tabakalera_donostia
Eta zer egin dezakezue Egian? Ba aukera asko dituzue…
Egunez
Egiara zentrotik baldin bazatozte, edo tren/autobus geltokitik, ohar zaitezte ondo-ondoan duzuela Iparraldeko Geltokiko Ataria (1906), “Brandenburgoko atea” izenez ezagutzen dena herritarren artean; hori izango da etorkizunean AVEaren sarrera.
Iparraldeko Geltokiko ataria edo “Brandenburgoko atea”
“Brandenburgoko atetik” tunela pasa eta Tabakalerako sarrerarekin egingo duzue topo. Lehen tabako-fabrika izan zen. Bitxikeria gisa, 20ko hamarkadan, lantegiko langile gehienak emakumeak ziren, eta horrek eragin zuen soldata propioa irabazten zuten emakume independente asko egotea… Donostia oso liberala baitzen 20ko hamarkadan! Belle epoque garaiaren sinboloa, emakumeek oso bizimodu soziala zuten, lasterketak, kirola, jaiak etab.!
Erlaxatzeko eremua Cristina Enea parkean, Tabakalera aurrean.
Tabakalerako agenda aurretik kontsultatzea gomendatzen dizuet, agian programako jardueraren bat interesatuko zaizue eta. Bestela ere, barrura sartzea gomendatzen dizuet, aretoetan zehar harritu egingo zarete… 37.000 m2 dituzue esploratzeko! Eta ez ahaztu 4. solairuko terrazara igotzea, hiriaren beste ikuspegi bat ikusteko!
Tabakalerako jatorrizko eskailera mantendu da; lantegirako sarrera nagusia zen, eta bulegotera bertatik joaten zen.
Tabakalerako terraza 4. solairuan. Argazkia @olga_grande.
Tabakaleratik ateratzean, Cristina- Enea parkean paseo atsegina eman dezakezue. Ia mila metro karratuko parke zoragarria da. Lorategi izugarriak Pierre Ducassek diseinatu zituen, zerbaitegatik izan zen Errege Etxeko lorezaina!
Mandasko dukeak Donostiako Fermín Lasala y Collado eta Itailiako Cristina Brunetti, Mandas eta Villanuevako dukesa, ziren. Fermin eta bere aita eragin handia izan zuten pertsonalitate publikoak izan ziren; askotan bidaiatzen zuten, zituzten karguengatik, eta, beraz, ez da kasualitatea tren-geltokia Cristina Enearen ondoan egotea ere…!
Parkeari Cristina Enea izena jarri zitzaion Cristina Brunettiren ohorez. “Enea” euskaraz etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria “Enea”, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten jauregia jatorrian) Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!
Beltxargak eta paumak Cristina Enea parkean.
Parkeari Cristina Enea izena jarri zitzaion Cristina Brunettiren ohorez. “Enea” euskaraz etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria “Enea”, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten jauregia jatorrian)
Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!
Eta arratsaldez, gauez…
Egunari amaiera emateko lokal alternatiboak nahi badituzu, Egia leku aproposa da. Arratsaldez, gauez, La Farándula aretoan mikroantzerkiren bat ikustea gomendatuko nizueke, eta tabernan zerbait hartzea; artistekin batera egon zaitezke bertan. 3 areto ditu eta 15 minutuko antzezlanak egiten dituzte giro intimoan, gehienez ere areto bakoitzean 20 ikuslerekin!
Café Teatro El Andén. Foto @elandencafeteatro.
Concierto Rock en Le Bukowski. Foto @alaincazenave.
Pintxopote en Egia, los viernes de 19h a 22h
Entrada al Dabadaba
Gauari jarraipena emateko, Le Bukowski dugu, Donostiako lokal mitikoetako bat, askotan kontzertuak eskaintzen dituena (ostiraletan eta larunbatetan 04:00ak arte irekita egoten da), edo Dabadaba, lokal berriagoa, 2014an inauguratutakoa, baina dagoeneko Donostiako gauean ezinbesteko bihurtu dena. Kontzertuak, klubeko gauak, jaiak, dj steak eta abar antolatzen dituzte (eta bide batez, egunez ere aukera ona izan daiteke, erakusketak, azoka txikiak etab. antolatzen baitituzte, eta futbolina eta mahai-jokoak ere badituzte).
Gazteszenan eta El Andén-en agenda kontsultatzea ere komenigarria da, kontzertu eta jai asko antolatzen dituzte! Eta erresistentzia handia duzuenontzat… dena ixtean, Cactus geratuko zaizue, lokal undergroundena…
Eta ostirala baldin bada… Ez galdu pintxopotea Egiako tabernetan: pintxo bat eta edari bat 2 euroren truke, giroa bermatuta!
Auzoari buruzko eta bertan bizi diren artista/ elkarte kulturalei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu "To Auzoa/ Toma Barrio" liburuaren webgunean. Liburuan 82 artistek parte hartu zuten, auzoan bizi edo lan egiten dutenak (lokalizatutako 200 baina gehiagotik); hitzaurrean, Egia "Soho Donostiarra" bezala deskribatzen dute.
Egiatik ibilbidea Google Maps-ekin
Brandenburgoko atea
Donostiako autobus-geltokiaren aurrean, Iparraldeko Geltokiaren Ataria dago, Abiadura Handiko Trenaren sarrera izango dena. Herritarren artean “Brandenburgoko atea” izenez ezagutzen dena 1906an eraiki zuten Iparraldeko geltokiko (1864) bidaiariei iritsiera eta irteera edertzeko, urtebete lehenago inauguratutako María Cristina zubiaren aurrean.
Ataria desmuntatu egin zuten Donostiako autobus-geltokia eraikitzeko, eta berriz eraikitzen ari dira etorkizunean egingo den AVEaren sarrera izan dadin.
Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Tabakalera, lehen tabako-fabrika zena (1913-2003)
Tabako-fabrika gisa 20ko hamarkadan ezagutu zituen garai onenak. 1925ean, 100 lagun baino gehiago ari ziren lanean bertan, ia denak emakumeak. Donostia oso hiri irekia zen 20ko hamarkadan, emakume askok egiten zuten lan fabrikan, soldata propioa irabazten zuten eta independentzia eskuratzen zuten horrela.
Gaur egun 37.000 m2 ditu jarduera kultural eta artistikoak egiteko: erakusketak, zinema-emanaldiak hitzaldiarekin, tailerrak, aurkezpenak, mikroantzerkiak, hiritarren laborategia (Hirikilabs), sorkuntza-liburutegia (Ubik) eta abar.
Cristina-Enea Parkea
Urumea ibaiaren meandroan, Cristina Enea 95.000 m2-ko parke publikoa da, Mandasko dukeek hiriari eman zioten. Fermín Lasala y Collado (eragin handiko donostiarra, beste kargu askoren artean Pariseko enbaxadore izendatu zuten, Estatuko Kontseiluko Presidentetza izan zuen eta abar) eta Cristina Brunetti, Mandas eta Villanuevako dukesa, italiarraren egoitza izan zen.
Parkeari Cristina Enea izena eman zitzaion Cristina Brunettiren ohorez, eta dukeek parkea utzi zioten hiriari, baldintza batzuk betetzearen arabera: Cristina Enea izendapena ez aldatzea, erabilera paseo publikorako soilik izatea (erabat debekatuta zeuden jolasak, pilotan, futbolean, barran, boloetan edo zaldian ibiltzea, baita otorduak egitea ere), dukesaren argazkiak lehentasunezko lekuan egon beharko zuen eta abar.
Gladys Enea bezala ere ezagutzen da parkea donostiarren artean, Gladys del Estal egiatar ekintzaile ekologistaren ohorez, Guardia zibilak eragindako tiroz eraila 1979an, Tuterako protesta antinuklear bat erreprimitzean.
Lorategi zoragarriak Pierre Ducassek, Errege Etxeko lorezainak, diseinatu zituen, eta jauregia José Clemente de Osinaldek eraiki zuen, euskal arkitektura tradizionalaren ezaugarriak garaiko joera estilistikoekin konbinatuta.
La Farándula Mikroantzerkia
La Farándula Mikroantzerkia 3 areto dituen lokala da; 15 minutuko antzezlanak eskaintzen ditu, gehienez ere 20 ikuslerentzat. 10 minutuz behin antzerki bat hasten da, eta antzezlan baten eta beste baten artean, ikuslea taberna-jatetxe batean egon daiteke menu ugariaz gozatzeko eta artistekin batera egoteko.
Ostegunetik igandera, arratsaldeko saioa (10:30-21:50) eta gaueko saioa (22:30-00:20).
Egiako pintxopotea
Ostiraletan, tokiko giroa eta oso giro animatua topatuko duzu Egian. Hain zuzen ere, 2 €-ren truke pintxo bat eta edari bat hartu ahal izango duzu taberna hauetan: Km0 (begetarianoa/beganoa), La Estrella taberna, Egia taberna, Muga taberna, Garraxi (begetarianoa), Isatxe, Agreda taberna, Factory, Jesús taberna, Daniel taberna…
*Egian pintxopotea eskaintzen duten taberna gehiago ezagutuz gero, eskertuko genizueke guri aipatzea, haiek ere sartzeko. Mila esker!