Donostiak ilunabar zirraragarriak ditu!
- Donosti Feeling
- 2024 Mar 31
Onenetako batzuk erakutsi nahi dizkizugu… haiekin goza dezazun…
Ilunabarra zita erromantiko bat amaitzeko edo eguna biribiltzeko eta nahi duzun horrekin esperientzia magikoa bizitzeko modu bikaina da.
Gure zorionerako, egunero edo ia egunero ikus dezakegu ilunabarra. Hori bai, ez da gauza bera nondik ikusten duzun; toki berezi batetik ikusten badugu, ilunabar ahaztezina izango da… ikusiko duzu!
Argazkia: Sisters and the City
Horregatik, aspaldian egin nahi nuen ikuskizun horrekin gozatu ahal izateko donostiar ugariri eta niri Donostiatik gehien gustatzen zaizkigun tokien hautaketa.
Hartu bolaluma eta idatzi TOP 6 hau Donostian esperientzia paregabea bizi nahi baduzu:
1. Ulia
Horixe da niri gehien gustatzen zaidana. Ogitarteko batzuk hartuta igotzeak, eta naturaz inguratuta eta eguzkia sartzen den bitartean afaltzeak ez du parekorik niretzat. Hori bai, gero, jaisterakoan, arreta izan behar da ilun egoten delako (bidea ondo ezagutzen ez baduzue, kopeta-argia eraman dezakezue).
Argazkia: Sisters and the City
Baina abentura gutxiago gustatzen zaienentzat… hona hemen aurrekoa bezain onak diren beste aukera batzuk:
2. Kontxa edo Zurriola hondartzak
Udan, hondartzara jaistea eta bainua hartzea edo, besterik gabe, hondar gainetik laranja koloreko zeruari begira egotea izugarria da.
Argazkiak: Sisters and the City
3. Groseko horma
Argazkia: Sisters and the City
4. Kontxako baranda. Hiriko postal mitikoa da; ez alde egin hura gabe.
Donostiako toki ikonikoenetako bat da. Hemen atera dezakezu zure egun erromantikoko argazki paregabea gero lagun guztiak inbidiatan uzteko.
Argazkia: Sisters and the City
5. Nautikoa
6. Itsasontzia
Txalupa duen norbait ezagutzen duen zortedunak bazarete edo txaluparen bat errentan hartu nahi baduzue, zer esango dizuet bada? Itxi begiak eta imajinatu: Kontxako badia, zure bikotekidea eta zu itsasontzian, ilunabarra… uah! Seguru nago poz horrek hainbat egun iraungo dizula!
Argazkia: Sisters and the City