Donostian ura kalitate handikoa dela bazenekien? Ezagutu itzazu bertako iturriak!

Donostian apustu egiten dugu hiri eredu iraunkor baten alde… eta horregatik animatu nahi zaitugu kanileko eta gure iturrietako ura edatera! Ondo pentsatuta, kanileko uda edatea aukera merkeagoa, praktikoagoa eta ekologikoagoa da. Eta horri gehitu behar diogu, Donostian, kanileko ura edateko ona ez ezik kalitate handiko ura dela gainera: Espainiako hiru onenen artean dago ‒Palmak eta Burgos dira besteak‒ OCUren arabera.
Oso hiri erosoa da oinez edo bizikletaz ibiltzeko, mutur batetik besterako distantzia, kostatik, 6 kilometrokoa da gutxi gorabehera, eta gainera iturri publiko ugari ditu guztiok erabiltzeko… Beraz, ez ahaztu ur pixka bat edatea zure ibilbidea egiten ari zaren bitartean! Hemen ikus ditzakezu hiriak dituen iturri guztiak: Donostiako iturrien mapa

Historia pixka bat…

Batek pentsa lezake, hiri berde honetan ‒askok nahiko luketena baino euritsuagoa eta uraren gertutasunak markatua‒ donostiarrek sekula ez zutela ur gabeziarik izan. Ba, bai, eta hiri askotan gertatu bezala, Donostia ere egarriz egon izan da, eta historian zehar ahalegin handiak egin behar izan dira bertako herritarrek ura helmenean izateko.

fuentes-san-sebastian-wallace

Aurrenetako ahaleginak Morlanseko akueduktuaren obretan egin ziren, inguru hartan zeuden hainbat iturburutako urak bideratzeko. Gaur egun, oraindik ikus ditzakegu egitura haren hondakinak.

Baliabide horri ‒hiria hazi eta populazioa handitu ahala‒ beste hauek gehitu zitzaizkion: Moneda, Lapazandegi (1848), Errotazar (1865), Txoritokieta (1885) eta Olarain (1892); eta azkenean Artikutza (1919) erosi zenean konpondu zen erabat ur eskasia.

fuentes-san-sebastian-morlans

Dena den, hemen hizpidea izango dugu ondasun likido hau donostiarren ahoetara nola iritsi den, hau da, bertako iturrien bitartez, eta nola ezkutatzen duten iturri horiek istorioak eta pasadizoak, hiriaz eta hemengo jendeaz hitz egiten digutenak. Ehunka urtez ez zegoen ura helmenean izateko halako luxurik, gure sukaldeko kanila irekitzearekin besterik gabe. Garai haietan iturri publikoek betetzen zuten zeregin hori, eta haien inguruan topo egin, elkartu eta aritzen ziren berriketan herritarrak.

Zaharrenetako bat Kañoietan iturria da, Donostia harresituta zegoen garaikoa.

fuentes-san-sebastian-kanoitan

Historialari batzuek danborradaren sorrerarekin lotzen dute iturri hori, bertatik ura biltzeko zain zeudela, neskameek giroa alaitzen zutenean ekartzen zituzten zurezko kuboak ‒ferratak deitzen zizkietenak‒ jotzean egiten zuten soinuekin.

Garai hartarako oraingo Txofre plazan ere bazen beste iturri bat, harresi barruko jende askok bertara joatea nahiago zuena bere ura osasungarria omen zelako, eta harraska gisa erabiltzen zuten gainera arropa garbitzeko. Gaur egun plaza horretan bada iturri bat, baina, hau ere ederra izan arren, ez du zaharrarekin zerikusirik.

fuentes-san-sebastian-txofre

Osasun Iturri zaharra ezagun zen osasungarria, baita magikoa ere, zelako. Amara Zaharrean zegoen, Urumea ibaiaren ertzetan, eta lau hodi lirain zituen. Baina, tamalez, ez da ezer geratzen iturri hartatik, 1905ean ixtea erabaki baitzuen udalak, eta kendu egin zuten azkenean. Arrazoia: bere urak inguruko baserrietako hustubideek kutsatzea. Iturri haren ordez, edo hobe esanda bere oroigarri eta ordezko gisa, beste iturri bat dugu orain, hiru hodiduna, lehoi buruekin Easo plazan, baita eskultura bat ere, iturri itxurarekin aurreneko eta jatorrizko osasun iturriari omenaldi egiten diona.

fuentes-san-sebastian-salud

Donostiako beste iturri zaharrenetako bat ‒eta hirian jarraitzen du‒ Lasala plazako lehoia dugu, gaur egun iturri gisa erabili ezin bada ere, halakotzat balio zuena 1848. urtera atzera egiten badugu. Garai hartan, Lehorreko Atearen ondoan zegoen kokatua, non biltzen ziren Morlanseko akueduktuko urak.

fuentes-san-sebastian-lasala

Orain kokatuta dagoen plaza, Fermín de Lasala y Urbieta (1798-1852) alkate izandakoari eskainia, 2008an berritu zuten eta lehoia zaharberritzeko ere aprobetxatu zen, herdoilduta egotearen seinaleak baitzituen. Horrez gain, idulkia aldatu eta ur-zorrotada bat gehitu zitzaion, ahotik irteten zitzaiona, baina kentzea erabaki zen ondoren.

Ondo kontserbatzen diren beste iturri batzuk, gaur egun apaingarri funtzioa betetzen badute ere, hiru Wallace iturriak dira, Frantzia pasealekuan daudenak. Richard Wallace filantropo ingelesari zor zaio izen hori. Prusiarekin izandako gerraren ondoren ‒Napoleon III.a errenditzea (1870) eta Paris suntsituta uztea berekin ekarri zuena‒ Frantziako hiriburuan iturri publiko merke baina dotoreak ipintzea erabaki zuen Wallacek, biztanleei lagunduko zietenak. Wallacek sortutako modeloa berehala zabaldu zen Europako hiri ugaritara, haien artean Donostiara: iturri haietako ale batzuk erosi zituen hiriak XIX. mendearen bukaeran eta Kontxa pasealekuan kokatu zituen.

fuentes-san-sebastian-wallace2

Charles Lebourg-ek diseinatutako iturri horietatik, gauzarik bitxiena da metalezko kaiku txiki batzuk zituztela kate batetik zintzilik, ura zerbitzatu eta edateko. Metodo pentsaezina gaur egun, higieneari begira, baina oso harrera ona izan zuena garai hartako jendearen aldetik.

Egia esan, gure iturriek gure ohiturekin eta gure gizartearekin batera eboluzionatu dute, eta bizitako garai bakoitzaren isla dira, beraz.

fuentes-san-sebastian-ninfa

fuentes-san-sebastian-gros

Dozenaka iturri aurki ditzakegu Donostiako kaleetan, uste baino askoz ere gehiago.

fuentes-san-sebastian-perros

fuentes-san-sebastian-ulia

Begiak zabal-zabalik ditugula ziurtatu dezakegu orain nekez gera gaitezkeela egarriak jota Donostian.


 

Argazkiak: Carlos de Gil

X