Ezagutu Donostiako hotel xarmagarri berriak

donosteaser-eu
DonosTeaser Blogger-a

Azken urteetan, hirira datozen bisitariek ahalik eta gehien goza dezatela bilatzen duten hotel proposamen ugari azaldu dira Donostian. Ostatu berri gehienak hotel xarmagarriak dira, haien kokapena, tratua, tamaina edo funtzionaltasuna direla eta.

Jarraian, labur-labur azalduko dizkizugu Donostian 2015etik gaurdaino ireki diren hotel berri eta bereziak. Zuk, besterik gabe, pentsatu: zer-nolako bizipena izan nahi duzu?

Tradizioa eta modernotasuna

Hotel berria, modernoa eta funtzionala bilatzen duzu, baina Donostiako eraikin enblematiko batean? Bada, hartu gogoan:

SANSEbay*

2017ko udaberrian inauguratu zen SANSEbay hotela, eta kokaleku ezin hobea du: Donostiako Parte Zaharraren mugan, portuaren aldamenean eta Urgull mendiaren hegalean. Donostiako portuaren eta itsasoaren gaineko ikuspegi bikainak ditu.

sansebay1

sansebay2


Arrizul Congress****

Hotel hau biltzarretako turismoan espezializatuta dago, eta Kursaal Kongresu Jauregitik minutu gutxi batzuetara dagoelako bereizten da; gainera, abiadura handiko doako wifi konexioa, bilera gela, aparkaleku pribatua eta gimnasioa ditu, eta aireporturako joan-etorrietarako garraio pribatua eskaintzen du.

arrizul-congress1

arrizul-congress2


One Shot Tabakalera House**** 

One Shot Tabakalera House 4 izar dituen boutique hotel bat da. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dago. Donostiako tabako fabrika zaharraren eraikina guztiz berritu zen 2015ean, eta egun Donostiako kulturgintzaren gune garrantzitsuenetakoa da.

one-shot-tabakalera2

one-shot-tabakalera1


Hotel Arbaso**** 

Lau izarreko hotel hau Artzain Onaren Katedraletik metro gutxira dago, hiriaren erdigunean. Giro atsegina du, gure euskal jatorrietan errotua eta barneko diseinua soila eta zorrotza da.

arbaso 1

arbaso 2


Hotel Villa Katalina***

Villa Katalina Donostia erdialdean, XIX. mendeko eraikin historiko batean dagoen hotel dotorea da. 34 logelek Eremu Erromantikoa deiturikoaren kalerik ezagunenetara eta katedrala dagoen Artzain Onaren plazara ematen dute.

villakatalina 1

villakatalina 2


Hotel Abba****

Hotel boutique honek arreta ematen du, mende hasieran eraikitako estilo barrokoko jauregi baten barruan baitago. Ibaiaren parean dago, Frantzia Pasealekuan, Kursaaletik eta Alde Zaharretik metro gutxira. Sarrerako terraza eta teilatu laua dira xarmarik handiena duten eremuetako bi.

abba1

abba 2

 

Donostiar arima duten boutique hotelak

Ostatu berri, polit eta funtzional batean boutique esperientzia berria bizi nahi baduzu, oso gogoan eduki behar diren hiru proposamen ditu hiriak:


Villa Victoria**

Boutique motako hotel honek 2018ko abuztuan ireki zituen ateak, eta 34 logela eskaintzen ditu Donostiako erdigunean. Abangoardiako diseinu modernoa izateagatik bereizten da. Bestelakoa, dotorea, sofistikatua, funtzionala eta gaur-gaurkoa.

villa-victoria1

villa-victoria2


Room Mate Gorka****

Gipuzkoa Plazako arkupeetatik paseatzen, Room Mate Gorka aurkituko dugu. Dotoreziari uko egin gabe ostatu moderno eta erosoa nahi duten bezero zorrotzenak gozaraziko ditu lau izarreko hotel honek.

room-mate-gorka2

room-mate-gorka1


Lasala Plaza Hotela****

Lasala Plaza Hotela 1917ko eraikin batean dago. Osorik eraberritu da, baina jatorriko arkitekturaren ezaugarriak mantenduz. Bisitatzen denean, denboran zeharko bidaia egiten da Donostia autentiko eta klasikoenera, baina azken teknologiari uko egin gabe. Donostiaren gaineko ikuspegi panoramikoak dituen teilatu lauak erabat aparteko bihurtzen du hotela.

lasala-plaza1

lasala-plaza2


Hotel Villa Favorita****

Luxuzko bistak dituen luxuzko hotela. Zehazki, Kontxako badiaren paraje paregabean. Villa polit honetan Belle Époque garaiko esentzia arnastu daiteke. Bertan dago Amelia jatetxea ere. Bi Michelin izar ditu eta sorpresa gastronomikoz beteriko karta.

villafavorita 1

villafavorita 2


Hotel Villa Soro****

XIX. mendeko ingeles estiloko familia-etxean dago hotel xarmagarri eta lasai hau, Ategorrieta inguruan, Zurriolatik gertu. Aretoek, tximiniek, sabai altuek edo berritutako eskailerek iraganera eramaten dute bisitaria, egungo erosotasun bat bera ere galdu gabe. Gainera, bizikletak dituzte bezeroentzat eskuragarri, Donostiatik modu erosoan mugitzeko.

villasoro1

villasoro2


Hotel Villa Eugenia****

Hotel txiki eta lasai hau victoriar estiloko etxe batean dago kokatua, 21 logela ditu eta igerileku atsegina. Villa Eugenia Gros auzotik metro gutxira dago, ingurune erabat donostiarrean, herritarren baten modura sentitzeko.

villa eugenia

villa eugenia2


Bidaia Hotela***

Hotela dagoen etxea 1912an eraiki zuen Lucas Alday arkitektoak. Kafetegiak bi terraza ditu eta bistak Ulia mendira. Grosetik minutu gutxira dago oinez eta aparkalekua du.

bidaia

bidaia 2

Natura eta kultura alde guztietatik

Berde nahi zaitut, berde. Lasaitasuna, baretasuna eta aire garbia. Bertan barrena galtzeko eta gure kulturaz eta naturaz blaitzeko txoko baten bila ari bazara, hartu gogoan honako hauek:


Akelarre Hotela*****

Donostiako erdigunetik 10 minututara eta Pedro Subijanaren 3 izarreko jatetxe ezagunaren alboan, txoko natural eta lasai batean dago Akelarre Hotela, eta euskal kostaldearen edertasun osoaz goza daiteke bertatik. Hirian 5 izar dituen bigarren hotela da.

akelarre2

akelarre1


Hotel Arima****

Eraikin osoa ingurumenari kalte ez egiteko moduan antolatu da, eta ingurumena zaintzeko kontzeptu berritzailea eta asmo handikoa gordetzen du bere baitan: energia garbia erabiltzen du (geotermia, aerotermia), eta garbiketarako ura biltzeko sistemak, ur fluxua murrizteko iragazkiak eta hondakinen gaikako bilketa ditu, besteak beste. Hotelaren diseinuak hainbat sari jaso ditu jadanik, arkitekturagatik eta naturan integratuta egoteagatik

arima1

arima2


Pensión Villa Birdie

Villa Birdie Donostiako ostatu esklusiboa da. Estilo neoeuskalduna du, XX. mende hasierakoa. Behinola Austriako kontsula bizi zen bertan, baina 2017an bost logelako ostatu eder bihurtuta ireki ditu ateak berritutako etxe historiko honek.

villabirdie2

villabirdie1


Mendi Argia***

Mendi argia Ulia mendiaren magalean dago eta hiriaren bista panoramiko izugarriak ditu. Baserri zaharberritua da eta diseinuzko gelak ditu. Bitxikeri modura, lorategiko adarren artean frontoi zahar bar ezkutatzen da.

mendi argia1

mendi argia2

Freskotasuna, modernotasuna eta sozializatzea

Olatuak hartzeko, mendiaz gozatzeko, lau aldeetara ibiltzeko eta bertako kultura eskaintzaz ahalik eta gehien gozatzeko helmuga ezin hobea delako aukeratu baduzu Donostia, ostatu hauek interesatuko zaizkizu:


Koba Hostel

Establezimendu honetan, hiriko auto-tailer zahar bat ostatu moderno bihurtu da. Logela pribatuak eta partekatuak ditu, eta logela guztiek dute bainugela eta klimatizazioa; beraz, atseden hartzeko toki egokia da, Zurriola hondartzatik minutu eskas batzuetara.

koba1

koba2


Koisi Hostel

Antiguako auzoan, orotariko bidaiarientzat logela pribatuak eta partekatuak eskaintzen dituen establezimendu hau aurkituko dugu. Zalantzarik gabe, kontuan hartu beharreko aukera bat, Ondarreta hondartzatik gertu eta lasai egotea eta Donostiako egonaldiari etekin osoa ateratzea bada gure asmoa.

koisi1

koisi2


Hotel Casual de las Olas

Aurten, Casual las Olas hotel tematikoa ireki da, olatuen indarrean eta edertasunean oinarritutako "pet-friendly" ostatua. Bertako areto eta gela guztiak itsasoko txoko berezien, surfaren munduaren eta uretako kirolen omenaldi gisa diseinatu eta apaindu dira.

casual-olas1

X