Jarraitu Eguberrietako argiei eta gera zaitez liluratuta Eguberrien espirituarekin Donostian

sisters-and-the-city-eu
Sisters and the City bloggeras

Gaur, gure hiria beste era batera ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.

Jarraitu Eguberrietako argiei eta gera zaitez liluratuta Eguberrien espirituarekin Donostian, egunotan inoiz baino distira handiagoa duen gure hirian.

navidad-quisco-boulevard

navidad-ciudad-iluminada

Eguberrietako bidaia hau badiari beste era batera begiratuz hasiko dugu.

Súbete a la noria de 50 metros y disfruta de una vistas inigualables con cabinas descubiertas. Precio 5 € ( los lunes 2 € ).

navidad-noria-donostia

Igo zaitez 50 metroko noriara eta gozatu parekorik ez duten bistez kabina irekiekin. Prezioa: 5 € (astelehenetan, 2 €). Ondoren, joan Alderdi Ederren instalatuta dagoen izarren kupula handira. Sartu barrura eta hasi abenduaren 24ra arte etengabe entzungo duzun abestia kantatzen: Oleolentzeroooo Oleolentzerooo.

navidad-cupula-de-luz-y-sonido-donostia

Gure hurrengo helburua Okendon, Maria Cristina hotelaren alboan, jarri duten zuhaitz zoragarriarekin txundituta geratzea izango da. Zur eta lur geratuko zara hoteleko fatxadako argiekin. Ondoren, zeharkatu Eguberrietako merkaturaino argituta dauden arku zoragarriekin. Aurten, gainera, merkatua askoz ere luzeagoa da.

navidad-pinos-luces

navidad-mercado-azoka

navidad-arcos-luces-puente-santa-catalina

navidad-urumea-luces

navidad-caseta-madera-donostia

Amaitu Eguberrietako merkatura egindako zure bisita etxeko txikienekin Donostiarako espezifikoki eratu duten OLENTZEROren atrakzio berriaz goza dezaten. Federico García Lorca plazan dago jarrita, merkatuaren alboan.

navidad-atraccion-olentzero

Eguberrietako BOLA entzutetsuak Donostiara TOPOAn iristen diren guztiei emango die aurten ongietorria. Izan ere, Easo plazan dago jarrita eta, berrikuntza gisa, aurten trantsitagarria dela esan dezakegu. Hau da, barrura sartu eta selfie bat egin dezakezu.

navidad-bola-easo-plaza

Eta, noski, ezin dezakegu ahaztu Gipuzkoa plazan dagoen jaiotzara egindako bisita; dagoeneko klasiko zoragarri bihurtu da.

navidad-olentzero-belen

navidad-reyes-belen


Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean zuetako askok etxetik kanpo afaltzeko edo bazkaltzeko ohitura duzue.

X