Gabonetako magia Donostian

Gabonak zain dituzue Donostian milaka ezustekorekin

navidad donostia sansebastian

Dir-dir egiten dute jada argiek kale eta zubietan, eta hamaika jarduera dituzte zain familiek; euskal tradizioak, bertako festak eta horien protagonistak dira ospakizunen ardatz; merkatuak, saltokiak, tabernak eta jatetxeak ideia onenez eta zaporetsuenez beteta daude...Donostia Gabonetarako prest dago.

Goza eta partekatu itzazu!

Gabonetako argiztapena

Azaroaren 29an, ostirala, 18:30ean, Gabonak piztuko dira Donostian. Azpimarratzekoak dira Mikel Erentxunen emanaldi berezia Alderdi Ederren, Olinpiadetan eta Paraolinpiadetan Donostia ordezkatu zuten kirolarietako batzuen presentzia, eta Kontxako badian egingo den 300 dronen ikuskizuna.

Orain, argiak hiri osoan dirdirka egongo direla, bete-betean murgildu gaitezke garai honetako espirituan, Donostiak eskaintzen dizkigun planez gozatuz.

chirstmas plaza ramon labayenRamón Labayen plaza

Magia Urumea ibaitik hiri osora zabaltzen da, eraikin enblematikoen argiztapena lagun: Maria Cristina zubia, Victoria Eugenia antzokia, Kontxako Erlojuak, Londres eta Ingalaterrako hotela, La Perla Talasoterapia... Argi ikuskizunaz ahalik eta gehien gozatzeko ibilbide hau proposatzen dizugu.

navidad iluminacion donostiArgazkia: Nicola de polkadotpassport

Gabonak iraun bitartean, hirian jarritako argiztapen erakargarriak miretsi ahal izango dituzu: Askatasunaren Hiribideko argiztapen dotore eta deigarria, udaletxeko terrazan jarritako 20 metroko altuera duen izeia, Loiola kaleko sabai argitsua (snow fall efektu eta guzti), Zurriolako argi-bola handia, Bulevardeko argiztapena edo Urumea ibaiaren gainetik dihoazten Gabonetako kuboak ikusi ahal izango dituzu.

Gabonetako merkatuetako (Urumea pasealekua eta Ramón Labayen plaza) postuetan Gabonetako produktu onenak salduko dituzte. Musika eta haur-jardueren programa oso bat eskainiko da, gainera.

Donostia bestelako ikuspuntu batetik

Zer iruditzen zaizu 32 metroko noria batera igotzea eta badiako ikuspegi paregabeez gozatzea? Hauxe da gabonetako erakargarritasunetako bat, eta emozio hori probatu gabe ezin zara geratu.

navidad noriaArgazkiak: Nicola de polkadotpassport

Donostiako badiaren buru den noria handia Alderdi Ederren egongo da otsailaren 2ra arte.

Talan talan kanpaiak, telen telen Belen...

Donostiako erdigunetik paseatzen ari bazara, ezin hutsik egin Gipuzkoa enparantzako Jaiotza klasikoan. 1957tik darama —ez gehiago ez gutxiago— plaza osatzen duen lorategiari xarma berezia ematen (merezi du urteko edozein momentutan bueltatxo bat ematea lorategian zehar). Rafael Munoa eta Jose Luis Usabiaga artistak izan ziren horren sortzaileak, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearekin batera.

Paseatzen jarraituz, begiratu bat eman diezaiekezu dendetako erakusleihoei, haietako asko galaz janzten baitira egun hauetan, Gabonetako Erakusleiho Lehiaketari begira.

navidad belen

Gabonetako eta artisautzako azokak

Gabonetako merkatuez gozatzeko ez dugu asko urrundu behar Jaiotzatik edo dendetatik. Aurten, azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra bitartean, goza ezazue Urumea pasealekuko eta Ramón Labayen plazako etxoletako postuekin. Eta artisau azokaz Katalunia Plazan.

navidad mercadoArgazkiak: Nicola de polkadotpassport

 Gabonetako oparitxoren bat erosi nahi duzu zuretzat edo zure senideentzat merkatu magiko horietako batean?

navidad mercado nocheArgazkia: Nicola de polkadotpassport

San Tomas azoka

Jai giro ederrean, Donostia herri azoka bihurtzen da abenduaren 21ean. Artisautza postuak, nekazaritzako produktuak, animalien erakusketa, txorimalo lehiaketa... Beraz, atera armairutik baserritar jantzia eta presta zaitez txistorra jateko, sagardoa edateko eta etengabe dantzatzeko.

navidad santo tomas

Apeta gastronomikoak

Zeure buruari omenaldi gastronomiko bat egin nahi badiozu, Gabonetako bazkaria edo afaria erreserba dezakezu, horretarako hiri egokian zaude eta. Donostiak sukaldaritza-eskaintza zabala du egun berezi hauetarako. Edo, nahiago duzu etxean geratu zeuretarrekin, bapo jateari uko egin gabe? Mimatu zeure burua eta aukeratu afaria hiriko gourmet denda ugarietako batean! Delicatessen horietan jakirik onenak aurkituko dituzu zu bezalako adituentzat.

navidad comidas cenasArgazkia: Nicola de polkadotpassport

Ongi Etorri Olentzero, Mari Domingi, Meltxor, Gaspar eta Baltasar!

Gabon gauean, Olentzero eta Mari Domingi datoz opariak banatzera. Goizean, Donostiako auzoak bisitatuko dituzte, eta haurrei harrera egingo diete hiriko udaletxean. Eta gero kabalgatan ibiliko dira hiriguneko kaleetan zehar.

navidad regalos

Errege Magoak Donostiara ere etorriko zaizkigu bisitan. Urtarrilaren 5ean, hiru errege magoak hiriko hainbat auzotan ibiliko dira. Haurrak udaletxean hartuko; eta ondoren, kabalgatan ibiliko dira erdialdeko kaleetan zehar.

Familia-planak

Etxeko txikiek ez dute aspertzeko astirik izango gabonetan; izan ere, Donostiako Eguberriek hamaika jarduera dakarzkigute: tailerrak, kontzertuak, antzerkia... eta askoz gehiago!  (Laster jardueren programa osoa ikusi ahal izango duzu).

navidad familia

Gabonetako beste gutizia batzuk

Gabonetako espirituak harrapatzen ez bazaitu, Gabonak bizi ditzakezu zeure erara edo apeta lurtarragoez gozatzen. Zer moduz esperientzia lasaigarri bat La Perlan? edo, agian, zerbait diferenteagoa, abenturazaleagoa...? Adibidez, paseo bat bizikletan edo kayakean, beste nonbait norbaitek gabon kantak abesten dituen bitartean?

caprichos navideñosArgazkia: Nicola de polkadotpassport

Plan ugari, bai... Prest al zaudete Gabonetako zuen istorio propioa kontatzeko? Eman begiratu bat proposatzen dizkizugun jarduera hauei.

Abenduko agenda kulturaz betea dator

Ez geratu Donostiako agendari begirada bat eman gabe!


 

X