Utz zaitez Gabonetako espirituaz liluratzen Donostian
- Donosti Feeling
- 2023 Abe 03
Gabonak zain dituzue Donostian milaka ezustekorekin
Inoiz baino ilusio eta poz handiagoarekin bueltatuko dira Gabonak Donostiara. Dir-dir egiten dute jada argiek kale eta zubietan, eta hamaika jarduera dituzte zain familiek; euskal tradizioak, bertako festak eta horien protagonistak dira ospakizunen ardatz; merkatuak, saltokiak, tabernak eta jatetxeak ideia onenez eta zaporetsuenez beteta daude...Donostia Gabonetarako prest dago.
Goza eta partekatu itzazu.
Gabonetako argiztapena
Abenduaren 1an Gabonak piztu ziren Donostian. Orain, argiak hiri osoan dirdirka ari direla, bete-betean murgildu gaitezke garai honetako espirituan, Donostiak eskaintzen dizkigun planez gozatuz.
Argazkiak: Nicola de polkadotpassport
Magia Urumea ibaitik hiri osora zabaltzen da, eraikin enblematikoen argiztapena lagun: Maria Cristina zubia, Victoria Eugenia antzokia, Kontxako Erlojuak, Londres eta Ingalaterrako hotela, La Perla Talasoterapia...
Argazkia: Nicola de polkadotpassport
Gainera, Gabonak iraun bitartean, hirian jarritako argiztapen erakargarriak miretsi ahal izango dituzu: Askatasunaren Hiribideko argiztapen dotore eta deigarria, Victoria Eugenia Antzokiaren ondoan jarritako 20 metroko altuera duen izei, Loiola kaleko sabai argitsua (snow fall efektu eta guzti), Zurriolako 12 metroko altuera duen argi-bola handia, Bulevardeko argi-bolak edo Ramon Labayen plazako eguzki energiaz piztutako argiteria. Eta nola ez, ezinbestekoa duzu Alderdi Ederreko noria handira hurbiltzea. Bertan, Kontxaren gaineko ikuspegi zoragarriak izango dituzu.
Gabonetako merkatuetako (Urumea pasealekua eta Ramón Labayen plaza) postuetan Gabonetako produktu onenak salduko dituzte. Musika- eta haurjardueren programa oso bat eskainiko da, gainera.
Donostia bestelako ikuspuntu batetik
Gabonetako bidaia hau hasiko dugu badiari beste modu batez begiratzen. Zer iruditzen zaizu 32 metroko noria horretara igotzea eta ikuspegi paregabeez gozatzea? Hauxe da gabonetako atrakzio izarretako bat, eta emozio hori probatu gabe ezin zara geratu.
Argazkiak: Nicola de polkadotpassport
Donostiako badiaren buru den noria handia Alderdi Ederren egongo da urtarrilaren 31ra arte.
Talan talan kanpaiak, telen telen Belen...
Donostiako erdigunetik paseatzen ari bazara, ezin hutsik egin Gipuzkoa enparantzako Jaiotza klasikoan. 1957tik darama —ez gehiago ez gutxiago— plaza osatzen duen lorategiari xarma berezia ematen (merezi du urteko edozein momentutan bueltatxo bat ematea lorategian zehar). Rafael Munoa eta Jose Luis Usabiaga artistak izan ziren horren sortzaileak, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearekin batera. Paseatzen jarraituz, begiratu bat eman diezaiekezu dendetako erakusleihoei, haietako asko galaz janzten baitira egun hauetan, Gabonetako Erakusleiho Lehiaketari begira.
Gabonetako eta artisautzako azokak
Gabonetako merkatuez gozatzeko ez dugu asko urrundu behar Jaiotzatik edo dendetatik. Aurten, abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra bitartean, goza ezazue Urumea pasealekuko eta Ramón Labayen plazako etxoletako postuekin. Eta artisau azokaz Katalunia Plazan.
Argazkiak: Nicola de polkadotpassport
Gabonetako oparitxoren bat erosi nahi duzu zuretzat edo zure senideentzat merkatu magiko horietako batean?
Argazkia: Nicola de polkadotpassport
San Tomas azoka
Jai giro ederrean, Donostia herri azoka bihurtzen da abenduaren 21ean. Artisautza postuak, nekazaritzako produktuak, animalien erakusketa, txorimalo lehiaketa... Beraz, atera armairutik baserritar jantzia eta presta zaitez txistorra jateko, sagardoa edateko eta etengabe dantzatzeko.
Apeta gastronomikoak
Zeure buruari omenaldi gastronomiko bat egin nahi badiozu, Gabonetako bazkaria edo afaria erreserba dezakezu, horretarako hiri egokian zaude eta. Donostiak sukaldaritza-eskaintza zabala du egun berezi hauetarako. Edo, nahiago duzu etxean geratu zeuretarrekin, bapo jateari uko egin gabe? ¡Mimatu zeure burua eta aukeratu afaria hiriko gourmet denda ugarietako batean! Delicatessen horietan jakirik onenak aurkituko dituzu zu bezalako adituentzat.
Argazkia: Nicola de polkadotpassport
Ongi Etorri Olentzero, Mari Domingi, Meltxor, Gaspar eta Baltasar!
Gabon gauean, Olentzero eta Mari Domingi datoz opariak banatzera. Goizean, Donostiako auzoak bisitatuko dituzte, eta haurrei harrera egingo diete hiriko udaletxean. Eta gero kabalgatan ibiliko dira hiriguneko kaleetan zehar.
Errege Magoak Donostiara ere etorriko zaizkigu bisitan. Urtarrilaren 5ean, hiru errege magoak hiriko hainbat auzotan ibiliko dira. Haurrak udaletxean hartuko; eta ondoren, kabalgatan ibiliko dira erdialdeko kaleetan zehar.
Familia-planak
Etxeko txikiek ez dute aspertzeko astirik izango gabonetan; izan ere, Donostiako Eguberriek hamaika jarduera dakarzkigute: tailerrak, kontzertuak, antzerkia... ¡eta askoz gehiago!
Abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra bitartean, jarduera anitz antolatuko dira Donostian, eta hiriko auzoetan zehar zabalduko dira.
Eta horrekin batera, hainbat atrakzio, hala nola, arranpa-lera edota haurrentzako trena.
Gabonetako beste gutizia batzuk
Gabonetako espirituak harrapatzen ez bazaitu, Gabonak bizi ditzakezu zeure erara edo apeta lurtarragoez gozatzen. Zer moduz esperientzia lasaigarri bat La Perlan? edo, agian, zerbait diferenteagoa, abenturazaleagoa...? Adibidez, paseo bat kayakean, beste nonbait norbaitek gabon kantak abesten dituen bitartean?
Argazkia: Nicola de polkadotpassport
Plan ugari, bai... Prest al zaudete Gabonetako zuen istorio propioa kontatzeko? Eman begiratu bat proposatzen dizkizugun jarduera hauei
Abenduko agenda kulturaz betea dator
Ez geratu Donostiako agendari begirada bat eman gabe!