Besarkada argitsua

Zalantzarik gabe, Eguberri hauek ezberdinak izango dira Donostian. Baina horrek ez du esan nahi Eguberriez gozatu ezingo dugunik; gainera, baliteke aurtengoak ederragoak eta bereziagoak izatea.

Argiztapen berritzailearen eta bereziaren alde hiriak egindako apustuarekin aurrera jarraituta, aurtengo berrikuntza esanguratsuetako bat da Iñigo Aristegiren “Besarkada” argi-eskultura. Besarkada handi hori Santa Katalina plazan dago eta hiriak Covid-19aren biktimei egin dien omenaldia da. Eskulturak 7 metroko altuera eta 800 kiloko pisua du eta behar-beharrezkoa dugun eguneroko keinu horrek duen garrantzia adierazi nahi du.

Abrazo luminoso

Egilea, Iñigo Aristegi Tello, 1962an jaiotako artista donostiarra da eta 25 urte bano gehiago daramatza arte aplikatuen inguruan lanean. Argizko eskultura horren ideia apirilean artistak berak abian jarri zuen mugimendutik sortu zen: #tedoyunabrazo (tori besarkada). Bizi dugun egoeran, nork bere harri-koskorra emateko beharra dago horren guztiaren atzean. Izan ere, bere webgunean irakur dezakegun moduan, “besarkada da zenbat eta estuago eman, orduan eta lasaitasun handiena ematen duen munduko gauza bakarra”.

Hori dela eta, aurten, besarkadaz gozatuko dugu, haren modu guztietan. Donostia Turismoa osatzen dugunok Eguberria argiaren bidez besarkatzea proposatzen dizugu, hiria zeharkatzen duen Eguberrietako argiztapenarekin.

Luces en las calles

Besarkada handi hori emateaz gain, atera kalera garai honetan ohikoak izaten diren beste argi-elementu batzuk ikustera: Alderdi Ederreko bola argiduna, hiriko motiboak dituzten argi-arkuak (topatu al dituzu Chillidaren Haizearen Orrazia, Basterretxearen Bakearen Usoa edo Kontxako baranda?), Urumea ibaiaren gainean dauden kubo koloretsuak edo Maria Cristina hoteleko fatxadako arku-zubiak.

Bola de navidad

Eguberri hauetan, inoiz baino gehiago, argia eta besarkadak denontzat.

 


 

X