15 plan Donostian udaberriaz gozatzeko!

Udaberriaren etorrerarekin, Donostiako mendiak, parkeak eta lorategiak mota guztietako loreekin koloreztatzen dira, hiriaren edertasuna eta xarma are gehiago nabarmenduz, eta bertako azokak denboraldiko barazkiekin betetzen dira: ilarrak, zainzuriak, babak. Donostian hamaika planez gozatzeko garai magikoa da, Animatuko al zara?

Naturan murgiltzeko eta arnasa hartzeko ibilbideak…

Aire garbia eta lasaitasuna arnastu nahi al dituzu? Donostia naturaz inguratuta dago eta hiritik gertu-gertu oinez egiteko ibilbideak edo bizikletaz egitekoak proposatuko dizkizugu: Ibilbide bat Urumea ibaitik, Done Jakue Bidea, hiru hondartzak, gure hiriko mendietako bista paregabeak, parke eta lorategiak... plan jasangarri guzti hauekin gozatzera gonbidatzen zaitugu!

Donostia itsasotik

Eguraldiak eta itsasoak lagunduz gero, udaberria ere itsasotik Donostiaz gozatzeko garai ona izaten da: motoran, katamaranean, belaontzian edo arrantza-otzi batean hiria beste ikuspegi batetik ikusi ahal izango duzu… Kontsultatu nahi al dituzu itsasoko gure jarduerak?

Gastronomiaren erdigunean zaude… utzi zeure buruari gozatzen!

Sukaldari ospetsuenak daude gure hirian bilduta bertako produktu onena teknika berritzaileenekin uztartuz… Aurten, eman zeure buruari esperientzia gastronomiko ahaztezina izateko luxua! Michelin izarrak, merkatu tradizionalak, pintxorik onenak, sagardotegiak, txakolindegiak......

Museo garaikidea aire zabalean

Zeharkatu Donostia punta batetik bestera eta mirestu bertako pasealekuetan topatuko dituzun aire zabaleko eskulturak: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eta Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia

Gustu guztietarako jaialdi eta ekitaldiak

Donostiak bizi-bizirik jarraitzen du! udaberria iristen denean, diziplina artistiko askotako ekitaldiak iristen dira gure kaleetara: Maratoi Erdia, Giza Eskubideen Zinemaldia,  Dock of the Bay, Museoen Eguna eta askoz gehiago!

llunabar onenak!

Esperientzia ahaztezin batekin amaitu nahi duzu eguna? Ikus ezazu ilunabar ikusgarria itsasoaren aurrean,esperientzia gastronomiko batez gozatzen duzun bitartean. Gainera, Donostian iluntzeak ikusteko tokirik onenak gomendatzen dizkizugu!

Ezagutu Donostiako basoak, parkeak eta jauregiak

Eman nahi al duzu txango bat zuhaitzen artean? Ezagutu nahi al dituzu mapa turistikoetan ateratzen ez diren beste toki batzuk? Barnera zaitez ibilbide baten bidez Donostiako basoetan, parke eta lorategietan, bertako jauregietan... 

Shopping made in Donostia

Ezagutu aire zabaleko merkataritzagune txiki handi bat… saltoki txikiak eta marka handiak Donostiako gune erromantikoan! Tokiko diseinatzaileak, saltoki bereziak, mende bete baino gehiagoko antzinatasuna duten saltoki komertzialak… Ezagutu erosketak egiteko aukera guztiak!

Ikasi eta gozatu… familian!

Ikasi modu dibertigarrian Aquariumeko 200 arrain-espezie baino gehiagoren artean, harri eta zur geratu planetarium handiarekin eta haurrentzako esperimentu zientifikoekin Eureka! Zientzia Museoan edo Igeldo mendiko vintage erako atrakzio-parkean. Hiria beste erritmo batean ere ezagut dezakezu autobus edo tren turistikotik.  Haurrekin batera gozatzeko plan mordoa dugu!

Barnera zaitez txoko benetakoenetan: Donostiako auzoak

Saihestu zonalde turistikoenak eta ezagutu toki alternatibo eta bertakoenak Donostiako auzoetan gure ibilbide interaktiboen bidez edo bizikleta elektrikoz bisita gidatua eginda.

Kulturiza zaitez hiriko arte-galerietan eta museotan!

Ez dago lainotutako eguna edo egun euritsu bat baino ezer hoberik euskal kulturan edo kultura garaikidean barneratzeko Tabakaleran, San Telmo museoan, Chillida Lekun edo Albaolan... Bisitatu Donostiako museo eta arte-galeria ugariak.

Ekarri gogora Donostiako Belle Époque garaia

Bizi nahi al dituzu berriro Donostiako Belle Époque garaiko urre-koloreko urte haiek txango atsegin bat emanez? Garai haren ezaugarri izan ziren historian, pasealekuen eta eraikin dotoreetan barrena egindako ibilbidea izango da… Ezagutu hiriko bisita gidatu hau eta beste batzuk!

Hiriko arkitektura miresteko ibilbidea

Miretsi hiriko arkitektura eta jarri arreta bertako eraikin erromantiko, arrazionalista eta garaikide zoragarrietan eta bertako eraikin erlijioso eta historikoetan: San Bizente eliza, Santa Maria basilika edo Artzain Onaren katedrala, adibidez.

Mima ezazu zeure burua… itsasora begira dagoen span

Ba al dago itsasora begira dagoen La Perla- Talaso Sporteko talasoterapiako zirkuitu bat, edertasun-tratamendu bat edo masaje erlaxagarri bat baino ezer hoberik? Ezagutu mende bat baino gehiagoko historia duen bainuetxe hau, Donostiako Belle Époque garaiaren ikurra.

Txangoak Donostiatik

Donostiatik gertu-gertu, galdu ezinak diren txangoen aukera zabala topatuko dugu: Gipuzkoa berdean egindako murgilketa, Hondarribira eta Pasaira txangoa, edo Txakolindegi batean egindako ardo-dastaketa, adibidez. Aztertu txango guztiak!

Beste iradokizun batzuk

X