Uretara!!
- Donosti Feeling
- 2024 Api 29
Inoiz ikusi al duzu hondartza bat agertzen eta desagertzen? Horixe gertatzen zaio Europako hondartzarik onenari alegia, Kontxako hondartzari (Tripadvisor-eko erabiltzaileen esana!). Azken urteotan munduko seigarren hondartzarik onena bezala bozkatu duten gure hondartza kuttuna mareekin goitik behera aldatzen zaigu maiz. Iraileko marea biziekin esaterako, Santa Klara irlara oinez heldu denik ere badago!
Egunean zehar (24 ordu) bi marea altu gertatzen dira 12 bat orduko zikloetan, bi marea baxu tartean.
- Itsasgora: itsasoko ura maila gorenera iristen denean
- Itsasbehera: uraren maila mailarik txikienean dagoenean.
Mareen ordutegiak ezagutzeko, kontsultatu hemen
Kontxaz gain, Donostiak beste hiru hondartza ditu. Bai, beste 3! Ezagutzen al dituzu guztiak?
Ondarretako familia-hondartza, Zurriolako hondartza surflaria Gros auzoan edo hegoaldera begira dagoen Euskadiko hondartza bakarra: Santa Klara uharteko hondartza ezkutua.
Hondartza bakoitza une horretan bertan nola dagoen ikusi nahi duzu?