Urumea ibaia, Loiolatik haratago...

Zazpi zubi gehiago

7 puentes mas

Ibaiaren ondoan dagoen Loiola auzoan zehar, beste hiru zubi aurkituko ditugu. Astiñene Zubia, honela deitua zubiaren sarreran dagoen merendero baserriagatik, Egia eta Loiola auzoak lotzen dituena; Trenbide-Zubia, Euskotreneko trena zeharkatzen duena eta Donostia Hendaiarekin eta Urdintzuko Zubiarekin lotzen duena, eremu honetan zegoen baserri zaharretik jasotzen du bere izena.

Espartxo zubi zaharra bota ondoren, zeukan zabalera txikiagatik eta ibaiaren pasabidea oztopatzeagatik, Txomin-Enea auzoak zubi moderno berri bat du, uretan euskarririk ez duena, ibaiaren portaera hidraulikoa hobetzen duena.

txomin eneaEspartxoko zubi zaharraren ikuspegia. Argazkia: Ertzetik

Azkenik, Martutene auzoan beste bi zubi zeharkatuko ditugu, eta ibilbidea Pilarreko Pasabidean amaituko dugu, Urumea ibaiaren azken pasabidean, Donostia barruan

pasarela del pilarPilarreko Pasabidea. Argazkia: Iñigo Aguayo

Baserriak

Tamalez, Urumea inguruan zeuden baserri gehienak eraitsiak izan dira. Baserri hauek hiriak handitu egin ahala desagertu egin den bizimodu baten lekuko izan dira, eta gaur egun hiriko zubiak izendatuz gogoratzen dira.

Errotatxiki baserria donostia kulturaArgazkia: Amara Osinaga Auzo Elkartea. Gaur egungo Mundaiz zubiaren inguruan zegoen Errotatxiki baserria

Loiolako Patxillardegi baserria Donostiako zaharrenetakoa da eta Urumea ibaiaren arroan mantentzen den baserri bakarrenetakoa.

Pixka bat aurrerago, Txomin-Enea auzo berrian, Espartxo baserria aurkituko dugu, ibai-portu ezagun bat izan zuen auzo-etxe bihurtutako baserria. Espartxok ontziraleku txiki bat ere bazuen, besteak beste, Urumea ibaia ertz batetik bestera zeharkatzea errazten zuena, 1912an Espartxoko zubia eraiki zen arte.

Martutene auzoari izena ematen dion baserria Okendotegi bidean dago. Jakin badakigu zubia eta baserria 1841. urtean bazirela, 1846ko martxoaren 7an Donostiako alkateari bidalitako gutun baten bidez, egoera txarrean zegoen egurrezko zubia konpontzeko 670 erreal onartzeko eskatuz. Gaur egun, baserria janari katalaneko jatetxea da.

caserio espartxoEspartxo baserria. Argazkia: Kutxateka - Martin Ricardo

Portuak

Urumea ibaiak berebiziko garrantzia izan du hiriaren garapenean. Gipuzkoako barnealdearen eta kostaldearen arteko komunikabide garrantzitsuenetako bat izan zen, eta, horregatik, ibaian garrantzi handiko portuak zeuden, hala nola Santa Katalinako portua ibaiaren bokalean edo Sarroetako portua, gutxi gorabehera Martuteneko Lugareñe zubitik gertu egon zena.

mapa puertos urumeaUrumearen eta bere portuen planoa, Evaristo González, 1997. Iturria: Euskal Itsas Museoa: : “El transporte fluvial en el Urumea. Actividad y gestión de sus puertos. Siglos XVI al XIX”

X