Donostia eta Surfrider: gure kostaldea elkarrekin zaintzen

hugo-eu
Hugo Ingurumen hezkuntza eta kontroleko goi-mailako ikaslea

Ekainaren 8an hurbildu zaitez Zurriolara

Surfrider Espainian, Donostia Turismoarekin batera, oso pozik gaude 2022an hiritarrentzako hiru zientzia-jarduera antolatuko ditugulako, itsasoko zaborraren arazoaz kontzientziatzeko eta Donostian turismo arduratsua sustatzeko.

Lehenik eta behin, neure burua aurkeztuko dut. Sei hilabete daramatzat Donostian, eta berehala konturatu nintzen ozeanoa hain gertu izateak gure bizimodua eraldatzen duela. Iruditzen zait hiria talaia gisa eraiki zela, bertako biztanleek beti ozeanoaren ikuspegia izan dezaten. Batez ere Ulia menditik ibiltzea eta kaioak prismatikoz begiratzea gustatzen zait. Pena hartu nuen itsas hegaztien %90ek urdailean plastikoa dutela jakitean.

foto1 post

Nire izena Hugo Juillard da eta Surfrider Foundation Europe-ko estatuko ordezkaritzan beka batekin nago.Ordezkaritza entitateak Donostian dauka egoitza eta hemen nabil boluntariotzat. Boluntarioekin gehien antolatu dugun jarduera itsasoko zaborra biltzea da, eta, niretzat, herritarrak ahalduntzeko modurik onenetakoa da. Jarduteko eta eragina izateko ezagutzak ematea hoberena da.

Lehen aipatu dudan bezala, Donostiako Udalarekin batera hainbat ekintza antolatzen ari gara. Lehen zabor bilketa martxoaren 26an egin zen Kontxako hondartzan.Guztira 1.740 hondakin bildu ziren.

foto2 post

Bigarren bilketa ozeanoen egunean egingo da, ekainaren 8an, oraingoan Zurriola hondartzanEkitaldia 17:00etan hasiko da eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du, sarrera, bilketa, hondakinen sailkapena eta azken hausnarketa barne.

Ekintzak hainbat helburu betetzen ditu, hala nola ingurumen-inpaktua murriztearen aldeko kanpaina bat abian jartzea, turismo arduratsu baten sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, sektore turistikoaren koordinazioa,elkartasun ekintzak eta kanpainak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

Iaz Ocean Initiatives nazioarteko boluntario programak 63.300 pertsona baino gehiago bildu zituen Europan zehar itsas zabor bilketan parte hartzen!

Jarduera hau galdu ezin duzun aukera bat da, nik bezala itsas zaborren problematika ulertu eta fenomeno hori ezagutzen lagundu nahi baduzu. Asmoa da, hondartzetan edo ibaietan jasotzen ditugun kutsadurari buruzko datuekin, Europa mailan jarraipena egitea, ingurumenaren Europako agentziaren bidez, arazoaren iturria eskala luzean identifikatzea eta ozeanoa babestearekin lotutako politiketan eragitea.

foto3 post

2021ean aurkitutako hondakinen %47 zigarrokinak eta %22 elikadurarekin lotutako ontziak izan zirela jakitean, 2 arazo handi identifikatu ditzakegu.Ocean Initiatives bilketetan parte hartzeko nire motibazioa datuek zerbaitetarako balio dutela jakitea da, eurekin Surfriderrek legerian eragina izan dezakeelako eta nazio eta Europa mailako irtenbideak bila ditzakeelako.

sufrider-mar-sin-plasticos-colillas

Kalkuluen arabera, urtero 8 milioi plastiko-hondakin amaitzen dira ozeanoan, eta horietako gehienak ezin ditugu hondartzetan ikusi, ezta itsas azalean flotatzen ere. Baina ezin ikusteak ez du esan nahi hor ez daudenik.

foto5 post

Askotan, gogogabetuta senti gaitezke, eta arazo hau pertsona batentzat handiegia dela pentsa dezakegu. Lehen esan bezala, pertsona batek ezin du ozeano guztia garbitu, baina arazoaren jatorria identifikatzen lagun badezake. Horrela, Europako legedian eragina izatera iritsi gara erabilera bakarreko plastikozko zenbait produkturen alternatibak bila daitezen, hala nola plastikozko lastotxoak, piknik-mahai-tresnak edo belarri-makilatxoak.

foto6 post

Zabor bilketa batean parte hartzea beste pertsona batzuk aurkitzeko aitzakia ere bada, hondartzan ibili, elkarrekin ikasi eta ondo pasatzeko aitzakia. Herritarrok uste duguna baino botere handiagoa dugu. Ez galdu denbora eta animatu zaitez parte hartzera!

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi voluntariado@surfrider.euhelbidera edo bidali WhatsApp bat: +34688684618

 

X