Donostia Dog – Friendly

Doglovers donostiarras

Donostian 15.000 txakur baino gehiago daude erroldatuta... Zaunk! Gure hiria ez da 200.000 biztanlera heltzen, beraz, kopurua esanguratsua da. Izatez, gure lau hankako kideekiko dugun maitasuna agerikoa da hiriko kaleetan, hondartzetan eta mendietan. Beraz, txakurrekin bisitan etortzea pentsatzen ari bazara, argi izan ongietorri ona izango duzuela Donostiako dogloverren partetik.

donostia dogfriendly 6 1

Hala ere, etorri aurretik ahalik eta erosoen eta ezustekorik gabe bidaiatu ahal izateko informazio guztia eman nahi dizuegu. Hirian bisita ditzakezuen tokiek animalien inguruan dituzten arauak eta politikak ezagutzea garrantzitsua da Donostiako esperientzia ahaztezina izan dadin.

Dog - friendly ostatuak

Geroz eta ostatu gehiagok onartzen dituzte txakurrak Donostian. Hiriaz zure txakur maitearekin goza dezazun nahi dugu, beraz, begiratu gure ostatuen zerrenda, horietan familia osoaren erosotasuna bermatzen baita. Txakurren ikurra ikusiko duzu onartzen dituzten ostatuetan:

 donostia dogfriendly 7Argazkiak: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)

Garraioa

Donostian hiriko ia toki guztietara hel daiteke ibilaldi atsegina eginez. Kaleak horretarako daude prestatuta eta arazorik gabe mugitu ahal izango zara zure animaliarekin. Nolanahi ere, uneren batean garraio publikoa erabili behar baldin baduzu, irakurri arretaz hirian dauden askotariko aukerak.

transporte publico dbus

 

Zure txakurrarekin...

Cómo llegar en autobúsHiriko autobusean

Donostiarrok asko ibili ohi gara autobusean, azkar eta oso ondo heltzen delako hiriko edozein tokitara. Hiriko autobusetan txakur txikiak sar daitezke, besoetan edo animaliak eramateko kutxan.

Informazio gehiagorako: www.dbus.es

Cómo llegar en trenAldirietako trena

Donostia inguruan dauden toki xarmagarrietako batzuk ezagutu nahi badituzue, ideia ona da aldirietako trena erabiltzea. Gainera, trenean bidaiatzeak badu alde erromantikoa eta balio erantsia emango dio esperientziari.

  • Renfe

Txakurrak onartzen dira eta ez dago tamainaren mugarik. Uhalarekin lotuta joan beharko dute eta aho-uhalarekin edo bidaiatzeko kutxan. Txakur bakarra bidaiari bakoitzeko.

Informazio gehiagorako: www.renfe.com

  • Euskotren

Txakurrak onartzen dira eta ez dago tamainaren mugarik. Uhalarekin lotuta joan beharko dute. Debekatuta daude txakur arraza arriskutsuak.

Informazio gehiagorako: www.euskotren.eus

Cómo llegar en cocheTaxi

Taxia hartzerakoan, telefonogunera deitu eta txakurrarekin zoazela jakinaraztea gomendatzen dizugu, “dog friendly” taxia bidaltzeko.

Informazio gehiagorako: Taxi Donosti 943 464 646 www.taxidonosti.com

Cómo llegar en trenIgeldo mendirako funikularra

Igeldo mendiko jolas-parkera joan nahi izanez gero, egurrezko funikularrean igo zaitezkete. Garraioa baino gehiago, esperientzia bat da, aurreko garaietara bidaia. Oso gomendagarria! Txakurrarekin joan zaitezke uhalarekin lotuta eramanez gero, eta 2,50 euroko gehiago ordainduko beharko dituzu.

Informazio gehiagorako: Funicular Monte Igeldo  www.monteigueldo.es 

Nire txakurra aska dezaket?

Donostiaren ezaugarria, besteak beste, bere kokaleku berdingabea da, mendiaren eta itsasoaren artean. Hiru hondartza eta hiru mendi ditu hirian, eta urteko sasoi guztietan dago haietaz gozatzeko aukera. Zure animaliarekin ere egin ahal izango duzu, noski, betiere toki bakoitzeko arauak kontuan hartuz. A, eta ez ezazu ahaztu txakurren aisialdirako eremuetan arau batzuk bete behar direla.

  • Zure txakurra arraza arriskutsuetakoa baldin bada, ezingo duzu inolaz ere aske eta aho-uhalik gabe eraman.
  • Aisialdirako tokietan ere zure txakurra kontrolatu beharko duzu (txakurrek jabeekin joan behar dute beti).
  • Kakak jaso beharko dituzu.

donostia dogfriendly 4Argazkiak: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)

Hondartzetan

Hondartzan korrika ibiltzea gure lau hanketako adiskideen biziorik gustukoenetakoa da. Gainera, esan dezakegu Donostiako hondartzetan egitea luxua dela.

Gure hiriko hondartzetan (Ondarreta, Kontxa eta Zurriola) txakurrekin egon ahal izango zara (arraza arriskutsuetakoak izan ezik) bainurako sasoitik kanpo, hau da, urriaren 1etik maiatzaren 30era. Bainurako sasoian zehar debekatuta dago edozein ordutan.

donostia dogfriendly 3Argazkia: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)

Santa Klara irla ederrean ere badago hondartza, baina kasu horretan, urte osoan dago debekatuta txakurrarekin joatea.

Mendietan

Donostiako mendiak ere ikurra dira. Bakoitzak bere identitatea du eta merezi du haiek bisitatzea urteko edozein sasoitan. Berdea eta natura basatia arnastu ahal izango dituzue erdigunetik pauso gutxira. Igeldo, Urgull eta Ulia, zein duzu nahiago?

Urgull

donostia dogfriendly 8

“Kristoren” (Jesusen Bihotza) mendia, erdigunekoa, horrenbeste argazkitan ageri dena. Motako gazteluarekin, harresiz eta kanoiez inguratuta, badiako bista izugarriak ditu eta hiriko toki ezinbesteetakoa da.

Urgullen txakurrak aske ibil daitezke neguan 18:00etatik 12:00etara eta udan 19:00etatik 10:00etara (arriskutsuak izan ezik).

Paseo Berritik igo daiteke, Aquariumeko atzealdetik, Zuloaga Plazatik (San Telmo museoaren alboan) eta Santa Maria Elizaren atzealdetik.

Urgull mendiari buruzko informazio gehiago

Ulia

ulia dogfriendly

Ulia mendia Grosen dago eta Zurriola hondartzako mutur batetik igo daiteke bertara, Saguesetik hurbilen dagoen muturretik. Mendi hau da hiruetatik “basatiena”. Ibilbide ugari ditu, nahiz eta ezagunena, zalantzarik gabe, Pasaiara doana den.

Ulia mendian txakurrak aske ibil daitezke 18:00etatik 12:00etara urte osoan zehar (txakur arraza arriskutsuetakoak izan ezik).

Igeldo

donostia dogfriendly 10

Igeldo mendian vintage jolas-parke ezaguna dago eta bertara joatea gomendatzen dugu, zalantzarik gabe. Pertsona guztientzako atrakzioak ditu, eta hiriaren bista panoramikoak hitzik gabe utziko zaituzte. Bai funikalarrean, bai parkean txakurrak sar daitezke, betiere uhalarekin eta arriskutsua izanez gero, aho-uhalarekin.

Igeldo mendiari buruzko informazio gehiago

 

Parkeetan

dog parkeak Argazkia: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)

Donostian edozein txokotan daude berdeguneak. Hiriko mendietan paisaia ederrak eta txakurren aisialdirako guneak izateaz gain, parke zabal ugari ditugu, ibilaldi atseginak egin ahal izateko.

Jarraian, 18:00etatik 12:00etara txakurrak ibil daitezkeen parkeak azalduko dizkizuegu:

Miramon

Hiriko gunerik altuenean dago, Aiete eta ospitaleen artean. Bere garaian baserriz eta naturaz inguratua zegoen. Nahiz eta gaur egun Donostiako Parke Teknologikoa bihurtu den, berdegune ugari ditu oraindik ere, bere esentziaren erakusle. Basoz eta bidexkaz inguratua dago. Parkera autobusez hel daiteke.

Lau Haizeta

Birika berdea da. 602 hektarea ditu eta horietatik 297 dira Donostiarenak (207 hektarea Errenteriak ditu eta 98 Astigarragak). Hiriko hego-ekialdean dago, kanpoaldean, Gipuzkoa barneko mendietatik hurbil. Tamaina handia dela eta, ibilbide luzeak ditu eta hiritik kanpo egotearen sentsazioa izango duzu.

Otxoki

Otxoki parkea Intxaurrondon dago, gero aipatuko dugun Ametzagaina parketik oso hurbil. Haur-parkea eta animaliekin egoteko zelai ederrak ditu.

Ametzagaina

Miramon parkearekin batera handienetakoa da. Birika berdea da, eta lehenengo gerra karlistan (1838) eraikitako gotorlekua du. Merezi du ikustea. Parkea inguruko txakur askoren topagunea da

 **Guau parkea, parkeen parkea**

Azkenik, txakurrentzako parke bat, haien neurrira egina. Bertan ez dago zaburik, txakurrek kirola egiten duten bitartean gozatzeko agility zirkuitua baizik.

Guau parkea egunero dago zabalik 08:00etatik 21:00etara (baita larunbat, igande eta jaiegunetan ere). Neguan, parkea 19:30ean ixten da.

Gregorio Ordoñez kalean dago, Amaran.

Dog – friendly tabernak eta jatetxeak

dogfriendly bar

Gastronomiaren ikurtzat har daiteken hiri honetan, taberna eta jatetxe askok eskaintzen dute lau hankako adiskideekin joateko aukera. Alabaina, gure gomendioa da haiekin zuzenean harremanetan jartzea, sartzeko politikak eguneratu baldin badituzte ere.

* Ikusi dog-friendly taberna eta jatetxeen zerrenda

Espero dugu gomendiook lagungarriak izatea hiriko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta zuen lau hankako lagunek Donostiara itzultzeko eskatzea.

X