Donostian Euskara ikasi nahi?

Atzerritik etorri eta euskara ikasi

Euskarak milioi bat hiztun inguru ditu, eta guztiak ez dira Euskal Herrikoak. Badaude ere atzerritik etorri eta euskara ikastea erabaki dutenak. Gurera iritsi aurretik, San Sebastian hirira datozela diote. Behin hemen, berriz, Donostiara heldu direla ikasten dute eta badira gure hizkuntza, euskaran, gehiago sakondu nahi dutenak.

Esate baterako, nongoa dela uste duzu hurrengo gaztea?

Chiara Revolta italiarra duela lau urte hasi zen euskara ikasten.

Catherine Clark ingelesa bezala:

Chiara eta Catherine ikertzaileak dira Donostian, Basque Center On Cognition, Brain and Language nazioarteko disziplinarteko ikerketa zentroan, hain zuzen ere.

Euskara ikasteak aukera berriak eman dizkie lagunak egiteko eta euskal gizartea hobeto ezagutzeko.

Euskara ikasteko arrazoi ugari

Euskara ikasteko arrazoi ugari daude. Euskara, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izateaz gain, bertako berezko hizkuntza ere bada eta, 2021eko datuen arabera, Donostiako biztanleen % 47k ondo hitz egiten du euskaraz, eta beste % 21k ulertzen du. Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua da eta, horregatik, gonbidatu nahi ditugu bisitatzen gaituzten pertsonak gure hizkuntza txiki eta erraldoi hau ezagutzera!

Ba al zenekien, hiztun kopuru aldetik txikia izan arren, Europako hizkuntza zaharrena ere badela? Eta ez hori bakarrik, Wikipediako 33. hizkuntza da artikulu kopuruari begiratuta; 2022ko hizkuntzen barometroan, berriz, munduko 38. postuan dago gure hizkuntza “txiki” hau.

Euskara ikasteko hainbat arrazoi daude, badira txikiak zirenean euskara ikasteko aukera izan ez zuten euskal herritarrak eta guraso bihurtzean, haien haurrekin euskaraz jarduteko, ikasi dutenak. Beste batzuk, lan aukera gehiago lortzeko hasten dira euskara ikasten. Arrazoi guztiak dira balekoak euskararako bidea abiatzeko!

Europatik bakarrik ez eta euskarak ere baditu urrutiko ikasleak ere.

Josu Bieter Amerikako Estatu Batuetako Boisen jaio eta bizi izan arren, lotura estua du euskararekin eta euskal kulturarekin, euskal jatorriko familia batekoa baita. Ama gipuzkoarra du eta Renora joan zen euskara klaseak ematera. Aitak ez zekien euskaraz, baina Euskal Herrira etorri zenez urtebetez, orduan ikasi zuen hizkuntza. Josuk Boisen, etxean, euskaraz hitz egiten zuen eta bikotea ere euskalduna du, Azpeititik Boisera joandakoa, hain zuzen ere. Orain, biak, Gipuzkoara etorri dira bizitzera eta Josuren egoera linguistikoa bitxia da: euskaraz eta ingelesez ederki egiten du, gaztelania gutxi daki ordea.

Zuk ere euskara ikasi nahi al duzu?

Donostiara iristen zareten bisitariekin gure hizkuntza partekatzeko asmoz, hainbat hiztegi sortu ditu Donostia Turismoak. Hala nola, euskaldunon hitz kuttunenekin osatutako hiztegia , gure hiztegi txikia eta hori guztia nola ahoskatu ikasteko: euskaraz jarduteko audio gida umoretsuak

X