Non kargatu zure auto elektrikoa Donostian
- Donosti Feeling
- 2025 Urt 29
Donostia, jasangarritasunarekiko konpromezua erakusten dabil azken urteotan eta hirian garraio arduratsua sustatzeko apustua egin du. Mugikortasuna jasangarria mundu mailako joera bat da eta gero eta presenteago dago gure egunerokoan.
Donostian bizikletaz, oinez eta garraio publikoan mugitzen den jendea ikustea oso arrunta da baina, azkenaldian, geroz eta ohikoagoa da hiritik auto elektrikoak ibiltzen ikustea. Gainera, hirian zehar ezartzen ari diren karga-azpiegiturei esker errazagoa da aukera honen alde egitea.
Donostiara auto elektrikoan etortzea erabakitzen baduzu, lasai egon zaitezke, izan ere, behar honetara egokitutako ostatu ugari baitaude. Donostiako hotelak, kanpinak, etxe bizitza turistikoak eta bestelako ostataleku askok ere, hiriko jasangarritasunarekiko konpromisoa islatuz, karga-puntuak ezarri dituzte euren aparkalekuetan.
Horrela, Donostiaz gozatzen duzun bitartean, izan Kontxako Badiaren edertasuna esploratzen, gure gastronomia bikaina dastatzen edo Urgull mendian paseo bat ematen, zure ibilgailua, eroso, karga dezakezu.
Zerbitzu honekin ostatuek, turismo arduratsua sustatzeaz gain, Donostia are erakargarriago bihurtzen dute jasangarritasuna eta erosotasuna uztartu nahi dituzten bidaiarientzat.
Hauek dira gaur egun auto elektrikoentzako karga-puntuak eskaintzen dituzten ostatuak.
Beste karga-puntu batzuk Donostian
Zure kotxea kargatzeko beste aukera batzuk ikusi nahi badituzu, Donostian dauden karga-puntuak hemen kontsulta ditzakezu.
Donostiaren etorkizuna garapen jasangarriarekin erabat lerrokatuta dago. Gutxinaka-gutxinaka. motor elektrikoa duten kotxe gehiago ikusten dira, eta honek, hirian aire garbiagoa egotea eta guztion bizi-kalitate hobetzen laguntzen du.
Auto elektrikoa baduzu, hiri honek bidaia iraunkor eta erosoa egiteko aukera ezin hobea eskaintzen dizu. Animatu Donostiak eskaintzen dituen plan jasangarriak deskubritzera, zure auto elektrikoa non kargatu behar duzun kezkatu gabe!
Kalkulatu eta konpentsatu zure Donostiako bidaiaren emisioak