Santa Klara uhartea

passport-memorandum-isla-santa-claraFoto: The Passport Memorandum

Hiri gutxik esan dezakete harro uharte bat dutela badiaren bihotzean. Donostia da horietako bat. Hirari begiratzen dion uharteko hondartza txikia, itsasargiaren eraikin berezira arteko ibilbideak, merenderoz jositako bideak edo kafea tabernako terrazan… guztiez gozatzeko aukera duzu uhartean. Eta, badiako hondartzetatik hurbil dagoenez, igerian ere joan daiteke urte osoan.

motoras-de-la-isla-isla-santa-claraFoto: Motoras de la isla

Ondarreta Santa Klara uharteraino kilometro erdiko zeharkaldian igeri egiteko abiapuntu bikaina da. Ibilbide hori abentura bikaina da eta guraso askok egiten dute seme-alabekin batera. Bide erdian, gainera, tranpolinak eta txirristak dituzten plataformak daude (gabarroi entzutetsuak), bertan atseden hartu ahal izateko.

motoras-de-la-isla-isla-santa-clara-playaFoto: Motoras de la isla

Duela 40 urte Interes Nazionaleko Gune Historiko izendatu zuten uhartea, eta uda iristearekin batera, ostalaritza- eta zaintza-zerbitzuak eskaintzen dira bertan, beraz, garai bikaina da ontziralekuan, hondartzan edo uharteko zoko ezkutuetan bainatzeko.

¡Gogoratu orain ere Hondalea bisitatzera joan zaitezkela!

Uhartearen zenbait berezitasun 

  • 1597 Izurriak hiria hondatu zuenean Kutsatuak Santa Klara irlan zegoen Santa Klara Ermitan (gaur egun itsargia dagoen tokian zegoen) tratatzen zituzten.

  • Uhartean Donostiako Lagartija Iberiarra edo Santa Klara uharteko lagartijia (Podarcis Hispanicus sebastiani) izenez ezagutzen den animalia bizi da. Musker hau Santa Klara uhartean eta Urgull mendian bakarrik aurkitzen da.

  • Uharteak bere jaiak ditu. Irailean, uda amaieran, uharteko lagunen elkarteak bazkaria, lehiaketak, buruhandiak... antolatzen ditu bertan. Giro ona ziurtatuta dago!

 

X