Ezagutu Donostia jatorrena eta haren auzoak bizikleta elektrikoaren bidez!

sisters-and-the-city-eu
Sisters and the City bloggeras

Donostia ezagutzeko modurik onena, zalantzarik gabe, bizikleta da, eta horrez gainera, bizikleta elektrikoarekin eta gida paregabe bat lagun duzula egiten baduzu, luxuzko esperientzia bat bizi dezakezu.

barrios-ss-bici-electrica-antiguo

Donostia Turismoaren atarian aurkituko duzue jarduera horri buruzko informazioa. Bihotz-bihotzez gomendatzen dizuegu. Gure hiria sakonago ezagutu nahi baduzu, edo iritsi berria bazara eta zure burua kokatu nahi baduzu, erreserbatu esperientzia hori. Izan ere, hiriko eraikinei eta auzoei buruz azalduko dizkizuten historiaz eta pasadizoez gain, bikain pasatuko duzu.

Go-ren bizikleta elektrikoak zoragarriak dira, eroso-erosoak eta arinak, eta primeran ibiltzen dira eta gainera, ORBEArenak dira, Euskal Herrian eginak!

barrios-ss-bici-electrica-golocal

Egin kasu, bizikletetan adituak gara eta, ez dugu alferrik egunero hiria bizikletaz zeharkatzen! 3 orduko ibilaldia egingo duzu, eta hiriko leku bereizgarrienetako eta politenetako batzuetara joango zara.

Kargatu ondo zure sakelakoaren bateria, etengabe argazkiak ateratzen ibiliko zara eta. 

Kontxa hondartzatik Ondarretarako bidegorri paregabean barrena pedalei eragitea, itsasoaren haize gozoa lagun duzula, plazer hutsa da.

barrios-ss-bici-ondarreta

barrios-ss-bici-electrica-playa-ondarreta

barrios-ss-bici-electrica-miramar

Bisitako lekurik berezienetako bat, ezbairik gabe, gure Itsasargi maitea da. Igeldora igo behar duzu hara heltzeko. Han, erabateko zoriontasunak beteko zaitu.

Bizi egin behar da ulertu ahal izateko, bista ikusgarria da, eta itsasoaren hotsa soinu-banda izango duzu.

barrios-ss-bici-igeldo

barrios-ss-bici-faro-igeldo

Halaber, Antiguo auzoa eta unibertsitateen eremua zeharkatuko duzu, eta hiriko eraikin modernoenetako batzuk miresteko aukera izango duzu.

barrios-ss-bici-musikene

barrios-ss-bici-carlos-santamaria-biblioteca

Ondoren, Amararaino iristeko, Ibaeta Morlansekin lotzen duen tunel ederra zeharkatu behar da. Ilargian ibiltzea bezalakoa da. Minutu gutxian, hazten ikusi gintuen auzora iritsiko zarete. Han, ezusteko bat emango dizute, baina ez dizugu ezer kontatuko.

barrios-ss-bici-morlans

Beranduago, Urumea ibaia gurutzatuko duzue, hiriko gure parkerik maiteenean sartzeko, Cristina Enea parkean, hain zuzen. Bizikletak eskuan ditugula paseatuko dugu han.
Tabakalera, Zurriola… eta amaitzeko, Boulevarda.

barrios-ss-bici-cristina-enea-andando

barrios-ss-bici-cristina-enea-patos

barrios-ss-bici-cristina-enea

3 orduz arituko zarete pedalei pozez eragiten, Donostiako bidegorriez eta 30eko eremuez gozatuz. Pedalei eragiteak, gu bezala, umore onez jartzen bazaitu, ez pentsatu gehiegi eta erreserbatu jarduera hau.

Ezarritako bisitetako batean eman dezakezu izena edo bira pribatu bat erreserbatu. Zer iruditzen zaizu plan hau koadrilako lagunekin egitea? Hori bai hori plana!

X