Donostiak mundu guztiaren gusturako gauzak eskaintzen ditu
- Kirola
- 2022 Abe 24
Nola eduki dezaket dena udako nire oporretan? Donostiara bisita egitea oporretako egun preziatuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko modu aparta da.
Ez dago zalantzarik oporretara joaten garenean, ahalik eta probetxurik handiena atera nahi izaten diogula geure denbora libreari. Urte osoa ongi merezitako atsedenaldiaren zain igaro dugu, eta denbora ongi aprobetxatu nahi dugu. Baina, nola? Zaila izan daiteke oporretako lekuen artean oreka aurkitzea: hondartza ala mendia? Familiako kide bakoitzak bere lehentasunak eta aukerak ditu: ongi planifikatutako eta ekintzez betetako oporrak ala lasai ibiltzeko eta planik gabeko oporrak? Eta zail samarra ere izan daiteke gauza bereziren bat egin nahi izatea eta, aldi berean, egiteko moduko planak topatzea. Donostia, Espainian, hori guztia eta gehiago eskaintzen duen lekua da, eta oporretara joateko toki aparta da.
“Oinarri bateratu” bat aurkitu nahi izanez gero, Donostiak mundu guztiaren gusturako gauzak eskaintzen ditu. Bertan dago Kontxa, Trip Advisorren arabera, Europa osoko hondartzarik onena. Leku asko egoten da bertan tarteka hurbiltzen diren bainularientzat, ur barea dago hondartza maite duten gaztetxoentzat eta baita olatuak ere surflarientzat handik hurbil dagoen Zurriola hondartzan. Baina Donostian ez dago hondarra bakarrik. Txunditu egingo zaituzte hiria inguratzen duten mendi ikusgarriek. Hurbilen Igeldo eta Urgull dituzu, eta horietatik hiriaren ikuspegi ederra izango duzu, eta apur bat aldenduago eta, aldi berean, hurbil, Adarra eta Hernio mendiak dituzu, txango bat eginez ezagutu ahal izango dituzunak.
Nire aldetik ez litzateke oso txukuna izango Euskadi eta, zehazki, Gipuzkoa, mundu osoko txirrindulari-probarik zirraragarrienen agertokiak direla aipatu gabe uztea. Bada txirrindulari euskaldun ugari profesional azpimarragarriak izatera iristeko arrazoi bat: hemen mendi asko dago igotzeko! Paisaia berdea eta itsaso urdinean galtzen diren hodeiertz ederrak erakargarriak eta, aldi berean, atsegingarriak dira. Erraz ahaztuko zaizu hankako mina Garate edo Jaizkibel gailurrera iristen zarenean. Egonaldi labur baterako etorri bazara, segur aski ez zenuen behar duzun guztia ekarriko. Zorionez, bertan badira behar duzuna hornituko dizuten enpresak, eta horietako bat Basque Country Cycling da. Euskadiko Orbea markako bizikleta onak aloka ditzakezu bertan egun batzuetarako nahiz zenbait astetarako. Basque Country Cycling enpresak bertako gidari adituak ere jarriko ditu zure eskura, eta zure ibilbideetan lagunduko dizute eta inguruko ibilbiderik erakargarrienak erakutsiko dizkizute. Gidari horiek bertako txokorik ederrenak erakusteko eta behar duzun informazio guztia emateko prest daude, eta, gainera, euren lurraldearekiko maitasuna kutsatuko dizute.
Eta hainbeste gauza egin ondoren, otordu on bat beharko duzu indarberritzeko. Leku ezin hobean zaude! Mundu osoan da ezaguna euskal sukaldaritzaren izen ona. Per capita Michelin izarrak dituzten jatetxe gehien bertan izanik, zure bizitzako jakirik goxoenak jan ahal izango dituzu lurralde hau bisitatzen baduzu. Gure gogokoenetako bat Iñigo Lavado chefaren Singular jatetxea da. Guztiz berezia den jatetxe horretara joaten bazara, esperientzia aparta biziko duzu. Baina ez dago Michelin izarrak dituzten jatetxeetara joan beharrik jaki goxoak eta kalitate onekoak jateko. Donostiako Alde Zaharra eta Erdigunea taberna tradizionalez beteta daude, eta bertan nahiko moduan dastatu ahal izango dituzu pintxo klasikoak eta berritzaileak. Berehala sentituko zara aditua kalitate oneko eta bertako edariz, hala nola, sagardoz eta txakolinez, ezkondutako konbinazio irudimentsuetan.
Horrela bada, zer aukeratuko duzu opor hauetan? hondartza ala mendia? lasaitasuna ala ekintza? opor merke samarrak ala gourmetak? Zure erantzuna “esandako guztia” bada, ez begiratu gehiago! Donostia eta Euskadi zain dituzu beso zabalik, bizikleta eroso batekin eta edalontzi bat sagardorekin. Txotx!
Ezagut gaitzazu hobeto! Hemen aurkituko duzu Basque Country Cycling enpresari eta Iñigo Lavadori buruzko informazio gehiago.