Maratoian korrika egitea, nesken kontua ere bada!

Asteburu honetan, 42. Zurich Donostia maratoia egin da Donostian. Oso lasterketa zorrotza da, eta 8.000 korrikalari baino gehiago bildu dira probaren 42 kilometroak egiteko. Hirian zehar korrika egin dituzte guztiak!

Maratoiko partehartzaileak Antiguora iristen. Atzean Kontxako badia ikusten da.

Gainera, aurten, 50/50/25 Erronkarekin bat egin du maratoiak, Behobia-Donostia lasterketarekin eta Donostia Turismoarekin batera. Ekimen horren helburua emakumeen kirola sustatzea da, eta 2025. urterako bi sexuen parte-hartzean parekidetasuna lortzea. Erronka handia da, eta ziur lortuko dugula!

Ekintza horren barruan, gertutik jarraituko diegu aurtengo erronkan arituko diren sei emakumeei: Olimpia Corpuera, Carmen Martin, Miri Perez, Ane Alberdi, Elisabet Milan eta María Rodríguezi. Larunbatean haiekin elkartu ginen Belodromoan, Zurich Donostia Maratoiaren ongietorri-festan, apur batean hitz egiteko.

Erronkan aritu diren sei emakumeeak: Olimpia Corpuera, Carmen Martin, Miri Perez, Ane Alberdi, Elisabet Milan eta María RodrígueziArgazkia: Zurich Maratón Donostia / San Sebastián

Esan zigutenez, halako proba batean konfiantzaz parte hartzeko (haietako batzuetarako lehen maratoia zen), funtsezkoa izan ziren Franc Beneyto entrenatzailearen aholkuak eta "zaintzak". Hark argibideak eman zizkien entrenamenduak, serieak eta horrelakoak programatzeko garaian.

Jakina, maratoian parte hartzeko beste motibazio bat hiria bera izan zen; izan ere, haietako batzuek ez zuten ezagutzen Donostia, eta halako probetan parte hartuz bidaiatu, puntu interesgarrienak ezagutu, eta ikuspuntu paregabe batetik ikus dezakete Donostia!

Maratoia 2019

Egia da lasterketa hasteko ordu gutxi batzuk falta zirenean zeruari begira ari zirela korrikalari guztiak, eguraldia hobetzeko eta hainbeste hilabetez prestatu duten maratoiaz gozatzeko irrikan.

Besteak beste, 42 kilometroen amaieran sentsazio onak izatea, helmugara irribarrez iristea eta probari eskaini dioten ahalegin eta denbora guztiak merezi izan duela pentsatzea zen korrikalarien helburuetako bat.

Gainera, Zurich Donostia Maratoia proba berezia izan da; adibidez, Miri Perez urtebetean korrika egin gabe egon ondoren itzuli da errepidera. Kolonean tumorea izan zuenez aldi batean ezin izan zituen mugitu hankak, eta horregatik, "gai naiz, hemen naiz" esateko modu bat zen maratoian korrika egitea.

 

Emakumeen kirolari bultzada

Guztiek adierazi dute, era berean, lasterketan parte hartzeko faktore garrantzitsuak izan direla 50/50/25 Erronka eta emakumezko korrikalariak nabarmentzeko egin diren ahaleginak. "Beste pauso bat da aurrera egiten jarraitzeko bidean, gero eta emakume gehiagok goza dezaten kirol handi honetaz", ziurtatu zuten.

neska bat kontxako pasealekutik korrika

Baina, nola animatu emakume gehiago korrika ateratzera? Haien ustez, ezinbestekoa da helburu bat ezartzea, eta gure hiriko herri-lasterketetan parte hartzea oso helburu baliagarria izan daiteke.

Jakina, horretarako, entrenatu eta egunerokoan, lanean, familian… "denbora atera" beharko da norberarentzat. Hala ere, ez dugu gurekoiak izaten ari garela pentsatu behar. Kontrakoa da! Korrika egitera ateratzea "zeure buruarekin aurkitzeko modu bat" da, "zuretzat eta zure onerako" zerbait egitea, eta oso mesedegarria da osasunerako eta eguneroko ongizaterako.

Zalantzarik gabe, kirol-oinetakoak janztea eta korrika egitera ateratzea da guztion artean 50/50/25 Erronka lortzeko lehen urratsa. Hasiko al gara gaur bertan? Goazen neskak!

 

X