Ekainaren 15ean, Zurriolako hondartzan, Longboard Klasikoa eta giro ona izango ditugu protagonista!
- Kirola
- 2023 Mai 09
Hawaii, Donostiako surf denda ezagunak, Single Fin Classic -aren 8. edizioa ospatuko du ekainaren 15ean, larunbata, Zurriolako hondartzan eta urtero moduan, longboard klasikoaz gain, giro ona izango ditu protagonista!
Edozein mailatako parte-hartzaileek eman dezakete izena baldintza bakar baten pean: Ondo pasatzea eta egunean zehar egongo diren sorpresaz gozatzea!
Ikuskizunaz gozatzera baldin bazatoz eta surflari onenen trikimailuez gozatu nahi baduzu, zorteko zaude! Izan ere, europako longboarder ezagunek parte hartuko dute jaialdi honetan. Besteak beste, Gabi Malone, Nathan Sadoun, Clovis Donizetti edo Urko Ezkurdia izango dira gurean.
Izena ematera ausartzen al zara? Gu bezala, giro onaz, hondarretik gozatu nahi baduzu… sinetsi, hau ere, zure eguna badela!