Egin surf asfaltoan, ausar zaitez!!!

xaxio-arri-eu
Xaxio eta Arri Surfskate artisau eta iraunkorren diseinatzaileak

Gipuzkoan surf egiteko asmotan nagoela esaten badizut, ziurrenera Zurriola, Zarautz edota Orrua etorriko zaizkizu burura, logikoa eta normala. Baina gaur Donostiako kaleetan, Zarautzeko malekoian, Beasain erdian edota Tolosako alde zaharrean surf egitea proposatuko dizut… edo landa-paisaia bateko edozein errepide galdutan. Goazen asfaltoan surfean egitera!

Gizakiak gurpila asmatu zuenean, bere bizitza errazagoa eta erosoagoa izan zedin asmatu zuen, eta lortu zuen, zinez: Arkeologo eta historialariek esaten dutenaren arabera, Mesopotamian gertatu zen, duela 6.000 urte inguru. Ez zekitena, ziur, (edo agian bai, auskalo), horren dibertigarria izan zitekeela zen. Hori baita skateboarda aipatzen dugunean hitz egokia.

abian skate donostia san sebastian

Kantauri itsasoak baldintza aproposak eskaintzen ez dizkigunean, edo zuk itsasoaren ordezko beste edozer nahiago duzulako, lau gurpildun taula baten gainean jartzea erraz ahaztuko ez duzun esperientzia bat da. Edozein gainazal izan daiteke baliagarri: kale bat, plaza, aldapa, bidegorria, edo skate park bat.

abian skate zurriola

Agian bili-bolon hasiko zara, motel samar, eta errespetu pixka batekin. Baina ziur azkenik bizkor lerratuko zarela, estilo handiz ponpatzen, eta maniobra dibertigarriak ikasten. Eta aurpegian irribarrea izango duzula ziurtatzen dizut. Eta lagun onak alboan dituzula egiten baduzu, are hobe.

abian skate maldanbehera

Gipuzkoan gehien gustatzen zaizun txokoa aukeratu eta asfaltoan surf egitera ausartu zaitezke.

abian skate getaria

Nik gurpil gaineko zure plana Abianeko gure lantegia bisitatuz osatzea proposatzen dizut. Horretarako, Getariara joan behar duzu, Zarautz eta Zumaia artean dagoen kostaldeko herrira. Bertako arrantza-portua bisita dezakezu, bertan baxurako flota koloretsua ikusiko duzu (betiere, itsas zabalean ez badaude antxoak edo hegaluzeak arrantzatzen).

getaria turismoa

Bertako kale estuetan barna galduko zara, herrian dauden jatetxe ugarien kanpoaldeko parrilletan erreboiloak, bisiguak edota mihi-arrainak erretzen dituzten bitartean, itsasoak eskaintzen dizkigun jaki goxoenak.

getaria pescado parrilla

Ezin duzu txakolina dastatu gabe utzi, Getaria inguruko mazeletan zehar sakabanatutako mahastietatik datorren ardo zuria.

viñedos getaria

Bere historiaren inguruko zerbait ezagutu nahi baduzu, San Salbatore elizara joango zara, edo Juan Sebastian Elkanoren bizitzaren buruz zerbait irakurriko duzu , lurrari bira eman zion lehen itsasgizona, edo mundu mailan ospetsua den jostunari, Cristobal Balenciagari, eskainitako museoan sartuko zara.

getaria elkano balenciaga

Baina bisita turistikoaren ondotik, koka gaitezen, skate bat nola egiten ikustera etorri gara. Abian 2017. urtean sortu zen, egunero surfean aritzeko ametsa egia bihurtzeko asmoz.

Hori lortzeko ari gara lanean: % 100ean jasangarriak diren taulak, material naturalekin eginak, berezko diseinuaz, eta artisau eran osorik.

Lantegira iristen zaretenean, zura arreta handiz lantzen aurkituko gaituzu: Xaxio prentsatu, lixatu edota hautseztatzeaz arduratzen da, haur baten modura gozatu.

abian skatea prestatzen

Bitartean, ni, Arri, zur mota ezberdinak konbinatzen eta kolore eta ehunak nahasten egongo naiz, asfaltoan surfean aritzeko taula praktikoa eta funtzionala izateaz gain, dotorea izan dadin.

arri skatea pintatzen

Egiten ditugun taula motak (skatesurf, longboard, minilong, oreka-taulak, etab.) zein diren edota zuen ezaugarrietara ondoen zein egokitzen den erakutsi eta azalduko dizuegu ilusioz.

Halaber, ardatz edota egokigailuen mundu liluragarrian barneratu ahal izango zara, gainerako alderdi teknikoak ezagutzeaz gain.

abian skate ejes

Plan perfektua iruditzen zaigu: skateboard batekin dibertitzea, nola eta non egiten den, zer material erabiltzen diren, eta elementu bakoitzaren arrazoia zein den ikusi aurretik edo ondoren.

abian skate denda

Eta hortik aurrera badakizu: Asfaltoan olatuekin gozatzera!

X