Frantziako Tourra Donostiara itzuliko da
- Kirola
- 2023 Mar 14
Donostia txirrindularitza eta zaletasuna da
Frantziako Tourra datorren uztailean iritsiko da Donostiara, eta 2023ko uda ahaztezina izango da txirrindularitza zaleentzat!
Txirrindularitza tradizio handiko kirola da Euskal Herrian, eta txirrindularitza profesionalak ere zale andana du. Horren erakusgarri, hainbat txirrindularitza-proba antolatzen dira Euskal Herrian, eta jende ugari hurbiltzen da gure errepideak zeharkatzen dituzten proba profesionalak ikustera.
“Euskal Herrian ezagutzen den lehen txirrindulari-lasterketa Donostian egin zen, 1887an. Donostiatik igaro dira, halaber, Vuelta-ko 30 edizio, Euskal Herriko Itzuliko 61 edizio eta Donostiako Klasikoko 41.”
Eta, denen gainetik, Donostia da Frantziako Tourrean tradizio handiena duen estatuko hiria. Izan ere, txirrindularitza-proba handia ekarri zuen lehen hiria izan zen, 1949aren erdi aldean. Orduko hartan, Louis Caput-ek irabazi zuen, atsedenaldiaren amaieran.
Frantziako Tourra 1949 Donostia – Pau etapan
Hala eta guztiz ere, 1992ko Grand Départ-a izan zen Tourrak Donostian egin duen geldialdirik garrantzitsuena. Miguel Indurain izan zen egun hartako protagonista, aitzin-etapa irabazi baitzuen.
Gran Départ 1992 – Donostia
Eta, oraingoan, barruan kabitu ezinik gaude, munduko txirrindularitza-probarik entzutetsuenaren bi etapa gure lurretatik igaroko baitira. Izan ere, aurten, Donostia eta inguruetako hainbat paisaia ederretatik pasatuko da Frantziako Tourra.
3, 2, 1 ... Prest al zaudete Donostian Frantziako Tourra bizitzeko? Bizi ezazu Tour gogoangarri bat Donostian: Egin itzazu 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa eta 3. etapa.
Ongi eTOURri!
Ongi eTOURri! Gure ustez, Tourreko txirrindulari handiek barruak hustuz igaroko dituzten bideak eta mendateak bizikletaz zeharkatzea da Donostian Tourrari ongietorria egiteko modurik onena.
Egin ezazu Frantziako Tourraren 2. etapa: Gasteiz eta Donostia artean
Tourraren bigarren etapa Gasteiz eta Donostia artean izango da, eta Jaizkibelgo mendatetik pasako da, besteak beste. Zer iruditzen zaizu, beste inork baino lehen, ibilbide hori zure bizikletarekin egitea? Nahiko zenuke Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel eta Wout van Aert-ek igaroko duten helmugako marra zeharkatzea?
Donostia eta Gasteiz arteko 210 kilometrotako ibilbideak profil engainagarria du, ematen duena baino gogorragoa. Ibilbidea bi edo hiru egunetan egitea proposatzen dizugu, Araba eta Gipuzkoa zeharkatzen dituzten errepide estu eta bihurgunetsuez eta inguruez gozatzeko.
Gasteiz izango dugu abiapuntu, 145 km-ko bidegorri sarea duen hiria, berdegunez eta lorategiz betea. Gainera, 1997an monumentu-multzo izendatua izan zen hirigune historikoa du.
Parke natural eta historia handiko monumentuen artetik igarotzen da ibilbidea.
Frantziako Tourreko bigarren etapak albo-albotik jarraitzen du Aizkorri-Aratz parke naturala. Han daude Euskal Herriko mendirik altuenetakoak, eta, han dago, halaber, Arantzazuko Santutegia. Euskal arte modernoaren eta kulturaren agerpen garrantzitsuentzat jotzen da basilika.
Txirrindularitzaz gain mendian ibiltzea ere gustuko baduzu, leku paregabea duzu hau. Santutegitik, zailtasun-maila desberdinetako hainbat mendi-ibilbide ateratzen dira. Edertasun bereziko paisaia ikusgarriak ezagutu ahal izango ditugu bide horietatik.
Aizkorri-Aratz parke naturaletik ez oso urrun, Zumarragan, beste tenplu sakratu bat dago: “Ermiten katedrala” deitzen dioten ermita, eta hiru tenpluen ibilbideko geldiuneetako bat.
Kilometro batzuk aurrerago Txindokiren (“euskal Cervino”) eta inguruko zelai berdeen ikuspegiarekin gozatu ahal izango ditugu begiak. Hortxe dugu, Aralarko parke naturala, mendi-ingurune bakar bezain ederra; neguan zuriz eta udan eta udaberrian berdez janzten diren goi-ordokiak.
Hara iristerako, tripazorriak izango ditugu dagoeneko ziur…, baina ez kezkatu, Donostia inguruan lehengai ezin hobeak daude euskal gastronomiaz gozatzeko, eta bada non aukeratu: Tolosako babarrunak Idiazabal gazta sagardotegiko menua ala pintxoak Zein duzu nahiago? Gu sagardotegira goaz! Txootx!
Lekua hartu dugu Txirrita sagardotegian, Donostia erdi-erdian. Xarma handiko sagardotegia da, eta oso ondo jan dugu!
Bakailao tortilla eta txuleta dastatu eta txotxetik buelta batzuk eman eta gero, arratsaldean atseden hartuko dugu. Eta indarrak berreskuratu eta biharko indarrak hartzeko, zer hobeagorik Belle Epoque garaiko La Perla bainu-etxean erlaxatzea baino. Eta, behin hara joanda, aprobetxa ezazu Kontxa hondartzan bainu bat hartzeko. Zure gihar nekatuek eskertuko dizute!
Hartua dugu ostatua Donostian . Bihar bideari ekingo diogu berriro.
Indarberritu gara, eta prest gaude berriz ere pedalei eragiteko! Gaurko ibilbidea ikusgarria da: ekialdeko kosta guztia zeharkatzen du.
Oiartzun aldera egingo dugu. Euskal Herriko landa-inguruneko herri tipikoa da, gune historiko dotore eta guzti. Handik, Aiako Harriko parke naturaleko hiru tontor granitikoak ikusiko ditugu parez pare. Beste post batean ezagutuko ditugu horiek.
Oraingoz, Gurutzeko mendatea igotzearekin konformatuko gara. Donostia inguruan oso ezaguna da aldapa hori, Donostiako Klasikoaren amaieran igotzen baita. Atzean utziko dugu Irun, erromatarren kokagune garrantzitsua izan zen hiria, eta Hondarribira iritsiko gara.
Hondarribia ikusgarria da benetan! Duela zortzi mende sortutako hiri honek Erdi Aroko kutsu handiko goi-aldea du, Marina izeneko beheko auzoaren izaera arrantzale eta koloretsuarekin kontrastean.
Hondarribian, eguneko bigarren erronkari ekin beharko diogu: Jaizkibel mendia.
Guadalupe ermitarainoko lehen kilometroak lasaiak dira, oso erraz egiteko modukoak. Ermitara iritsi ondoren, gelditu, eta Irun, Hondarribia eta Hendaia lotzen dituen Txingudiko badiaren ikuspegiaz gozatzea gomendatzen dizuegu.
Kilometro bateko jaitsiera eta sasiordekaren ondoren dator onena. Mendatearen zatirik gogorrena! 10 %-ko malda duen errepide zuzen zabala, eta beste 3 kilometro, 455 metrora dagoen gailurreraino.
Pasaiarainoko jaitsiera mantso-mantso egitea komeni da, Kantauri itsasoko paisaia ikusgarrienetakoak zeharkatzen baititu bideak.
Iritsi gara helmugara! Donostian amaituko dugu eguna, mendi, eraikin dotore eta itsasoaren arteko nahasketa orekatua duen hiria, eta hainbaten ustez, munduko ederrenetako
Eta, ospatzeko, goazen pintxotara !
3. etapa: Zornotza eta Baiona artean, Donostian barrena
Ibilbide honetan, gustu guztietarako planak eta esperientzia zirraragarriak dituzu aukeran. Igo zaitez bizikleta gainera Annemiek Van Vleuten edo Tadej Pogačar bazina bezala, eta murgil zaitez gure lurra zipriztintzen duten paisaia ederretan, gure kulturari buruz ikasteaz batera.
Tranpa pixka bat egin dugu, eta Gaztelugatxen hasi dugu ibilbidea, “Game of Thrones” telesail ezagunari esker hain ezaguna egin den leku idilikoan. Baina Gaztelugatxe hori baino askoz ere gehiago da! 241 eskailerak igota, gudu, arpilatze eta akelarreen lekuko izan den ermita ederrera iritsiko gara.
Aurrera jarraitzen dugu bizikletaz mendebaldeko kostan barrena. Mutriku, Deba eta Itziar igaro, eta Zumaian geldituko gara. Ibilbideko 80 kilometroetan, arrantzale-herri ezagunak, hondartza ederrak, ezin konta ahala elementu geografiko eta azken 50 milioi urteetako sekretu tektonikoak gordetzen dituen kostaldea aurkituko dituzu.
Zumaian, Flyscharen begiratokian geratu gara, San Telmo ermitatik gertu, gaur igaro dugun kostalde eder hori patxadaz begiratzeko. Itsasoaren indarraz bistan geratu diren harkaitz-geruzez osatutako formazio harrigarria ikusiko dugu handik. Harribitxi aparta!
Pedalkada batzuk aurrerago, Getariara iritsiko gara, bazkaltzera. Getaria arrantzale-herri xarmagarria da! Ezagunak dira hango arratoia, arrain-parrilladak eta seme kuttunak: Juan Sebastian Elkano, lehen aldiz munduari bira eman zion itsas-gizona, eta Cristobal Balentziaga jostuna. Haren sorkuntza ederrak biltzen dituen museoa dago herrian.
Lekua hartu dugu Txokon, itsasoaren parean, arrain eta arrozengatik famatua den jatetxean. Eta mahasti-lurretan gaudenez, txakolin on batekin bazkalduko dugu!
Kafearen eta bazkalondo luze baten ondoren, bideari ekingo diogu berriro. Zarautza iristean, surflariei begira geratu gara. Zein ederra! Oso hondartza luzea da, eta bertan geratzeko gogoa ematen duen giroa dago. Hurrengo bidaian surf-eskola bat jasoko dugu Zarautzen edo Zurriolan, ziur.
Mendia itsasoa baino nahiago dutenentzat, Pagoetako parke naturala bisitatzea gomendatzen dugu, Zarauztik kilometro gutxira. Atsegina da, benetan, haritz, lizar eta pagoz inguratutako baso isiletan barrena ibiltzea.
Gaur ere Donostian amaitu dugu lehen etapa, baina, oraingoan, Igeldo kanpineko bungalow polit batean egingo dugu gaua.
Hori bai! Beste omenaldi txiki bat merezi dugu Oteiza espazioan.
Goizeko zazpiak dira, eta prest bezain gogotsu gaude abentura amaitzeko. Tourreko etapa GI-636 errepidean barrena doa, baina guk Jaizkibel igoko dugu berriro, txirrindulari profesionalek igaroko duten bidean trafiko handia ibiltzen baita (eta ez da batere polita eta atsegina pedalei eragiteko). Beste aukera bat Oiartzundik Iruna joatea da.
Konturatzerako, Igeldotik Pasaiara jaitsi gara, txaluparekin zeharkatu dugu badia, eta Jaizkibel mendatea beste aldetik igotzea zein gogorra den egiaztatu dugu.
Irunen geldialdi taktikoa egin ondoren, bidean gara berriro. Oraingoan ere, aldaketa txiki bat egingo dugu bidean, Erlaitzeko itsaslabarren ondotik igarotzea gomendatu baitigute.
Ez gara Azkaine aldera desbideratuko, bisitatzea merezi duen herrixka izan arren (beste baterako utzi beharko dugu hori ere), eta kostaldetik jarraituko dugu Donibane Lohitzune, Getari, Bidart eta Biarritz pasatu, Baionara iritsi arte.
Eta horrekin eta euskal pastel zati batekin, amaitu dugu balentria.
Gustu guztietarako Tourra
Nahiago baduzu, Donostiatik gertu dauden mendate onenak igo eta jaitsi ditzakezu.
Murgil Bidea
260 m-ko altuera. 1,8 km-ko igoera. % 11,47ko batezbesteko malda. 202 m-ko desnibela.
Donostiako Klasikoko klasiko bat.
Jaizkibel
455 m-ko altuera. 8,1 km-ko igoera. % 5,4ko batezbesteko malda. 444 m-ko desnibela.
Euskal Herriko Itzuliko eta Donostiako Klasikoko klasiko bat.
Erlaitz – Ingelesen gaztelua
501 m-ko altuera. 7,53 km-ko igoera. % 6,62ko batez besteko malda. 473 m-ko desnibela.
Ibilbide hau proposatzen dugu (25 km, 2h 30 minutu eta 720 metroko desnibela: Erlaitz – Ingelesen gaztelua – Gurutze – Donostia.