Surfeko jokabide-kodea
- Kirola
- 2023 Urt 20
Surflariaren jarrera-kodea idatzi gabeko surfeko legeak definitzen ahalegintzen diren hainbat arau unibertsalek osatzen dute, surfeko praktika segurua bermatze aldera. Kode hori surflari guztiek jarraitu behar dute, maila albo batera utzita.
- Ez saltatu olatuak (Drop in).
Olatua lehertzen den tokitik gertuen dagoen surflariak izango du lehentasuna. Itxaron zuren txanda lineup-ean.
Hasiberriek ez dute lineup-eraino joan behar, olatuak kontrolik handienarekin hartzeko gai direla seguru egon arte.
Lineup. Olatuak lehertzen hasten diren eremua. - Lineup-erantz arraunean egitea.
Ez egin arraunean lineup-erantz olatuak lehertzen diren aldetik, hau da, beste surflariak etor daitezkeen aldetik. Olatuan datozen surflariek izango dute lehentasuna beti. - Komunikazioa.
Olatua hartzen duzunean, jakinarazi beste surflariei zer asmo duzun eta zer noranzko hartuko duzun. - Ez askatu zure ohola.
Heldu ohola olatuak pasatzen dituzunean eta ikasi azpitik pasatzen. Ez askatu ohola inoiz, beste surflariak larri zauritu ditzake. - Errespetatu hondartza eta ozeanoa.
Errespetatu tokiko surflariak, ez saiatu olatu guztiak hartzen eta errespetatu surflari adituenak. Mantendu ozeanoa eta hondartza garbi.

Surf denboraldia Donostian
Olatuak urte guztian

Zurriolako olatuak
Marea guztiekin erabilgarria den hondartza