Amaitu urria Donostian une ikaragarria biziz

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Urriaren 25etik azaroaren 1era Donostian une ikaragarriak biziko dituzu!

Etor zaitez 35. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea ospatzera!

Berriro ere hemen dugu Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, galdu ezin duzun jaialdia! Filmen aurretik eta bitartean dagoen giroa zoragarria da. Bizitzan behin, gutxienez, bizi beharreko zerbait da.

Aurten, Donostiako 35. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteko kartel ofizialeko protagonista Álex de la Iglesia da eta Santipérez-ek diseinatu du. Ilustrazioak Franz Kafkari omenaldia egiten dio, bere heriotzaren mendeurrenean, "Metamorfosia" lanean oinarritu dago. Bikaina, ezta?

Jende askok Antzoki Zaharreko proiekzioetara mozorratuta joaten da eta egun hauek oso intentsitate handiz bizi ditu. Badira benetako asteko zaleak, edizio bakar bat ere galtzen ez dutenak. Zu horietako bat al zara? Ba... Apunta ezazu honako hau!

Jaialdia "Daniela Forever" filmaren proiekzioarekin hasiko da urriaren 25ean, Antzoki Zaharrean. Astean zehar, "Bodegón con fantasmas", "House of Sayuri", "Krazy House", "MadS" eta "Oddity" bezalako filmak aurkeztuko dira.

Gainera, Franz Kafkari omenaldia egingo zaio bere mendeurrenean, Tabakaleran egingo diren bi saio berezirekin idazle ospetsuari eskainita.

beldurrezko-zinemaren-astea © Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Edizio honetako nobedade nagusietako bat Animedon da, animeari eskainitako sail berria. Programazioak, filmez gain, jarduera paraleloak ere izango ditu, tartean animearen munduarekin ikuspegi poliedriko batetik lotutako erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak.

Dragoi Bolaren zaleek arreta berezia jarri! Izan ere, Animedongo partida berriaren barruan "Dragoi Bola"ri omenaldia egingo zaio. Antzoki Zaharreko fatxada fikzio horretako irudiekin apainduko da. Gainera, euskarazko bikoizleak omentzeko ekitaldia egingo da urriaren 20an. Azkenik, bi erakusketa aurkeztuko dira: bata Udal Liburutegian, Akira Toriyamaren ilustrazio berrinterpretatuekin, eta bestea Liburutegi Nagusian, Nacho Fernández egileari eta haren "Dragon Fall" parodiari buruzkoa.

animedon donostia

Nabarmendu beharreko erakusketen artean, Stéphane Levallois-en "Goya - Hellboy: Munstroen Ikonografia" dago, irailaren 19tik azaroaren 3ra Okendo eta Aiete kultur etxeetan bisitatu ahal izango dena. Erakusketak Goyaren obra eta Hellboy komikiaren pertsonaiaren sorkuntzaren arteko lotura aztertzen du.

goya hellboy Stéphane Levallois© Goya – Hellboy - Stéphane Levallois

Jaialdiak, halaber, jarduera paraleloak antolatzen ditu, hala nola Fanzine Lehiaketa, bertaratutakoak parte hartzera gonbidatzen dituen lehiaketa sortzailea. Gainera, jailadiaren parte izan nahi baduzu… jakin dezazu urriaren 11ra arte epaimahai gaztean parte hartzeko izen-ematea irekia dagoela.

Hona hemen iazko laburpen bat:

Film baten eta hurrengoaren eta erakusketa baten eta hurrengoaren artean, udazkeneko koloreekin apainduta dagoen ibai ertzean paseotxo bat egiteko aprobetxatu dezakezue, Belle Epoque garaiko jauregitxo ederrak (eta agian sorgindutako batzuk) ikusiz gozatzen duzuen bitartean.

paseo-rio-kalabazas© Sisters and the City 

Gogoan izan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ez ezik, aurtengo udazkenaz gozatzeko beste plan asko proposatzen dizkizugula. Hona hemen gure proposamena:

Udazkenaz gozatzeko plan gehiago

Egiten duzuena egiten duzuela, urriaren 25tik azaroaren 1era arte bizipen izugarriak izateko aukera izango duzue Donostian!

X