Museoen Nazioarteko Eguna Donostian
- Kultura
- 2023 Mar 27
Ate irekien jardunaldia eta beste ekintza gehiago, “Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde” lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Maiatzaren 18an (larunbata) Museoen Nazioarteko eguna da. Donostiako museoek jarduera desberdinak prestatu dituzte egun hau ospatzeko. Animatu eta hurbildu zaitez Donostiako museoetara!
San Telmo Museoa
Ospakizunarekin batera, maiatzaren 18 eta 19an museorako sarrera doakoa izango da egun osoan zehar eta eskaintza berezia antolatu da: taldeko sormen-ariketak, bisita gidatuak eta musika-emanaldiak.
Egin klik hemen programazio osoa ikusteko edota proposatutako jardueraren baterako erreserba egiteko.
Euskal Itsas Museoa
Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko eta aurtengo leloari jarraituz, erakusketa batean ikusten ez dena, hau da, erakusketa egiteko prozesua, erakutsi nahi dute Euskal Itsas Museoan hurrengo maiatzaren 18an.
Erakusketa bisita ezazu edo parte hartu museoko jardueretan dohanik:
Bisita gidatu bereziak aldi baterako "Moilak. Tradizioz Berritzaileak erakusketara".
Arkeologia tailerra familian: Arkeologiari buruzko lehen urratsak egitera gonbidatzen ditugu familiak.
Jarduera guztien aurretiko izen-ematea nahitaezkoa izango da eta Museoaren web orriaren bidez edo 943430051 telefonora deituz egingo da.
Cristobal Balenciaga Museoa (Getaria)
Maiatzaren 18an, Cristóbal Balenciaga Museoak aukera ematen du martxan dauden Balenciaga. Izaera eta Balenciaga etxearen marrazkiak (1943-1964) erakusketetara doan sartzeko (Ez da erreserbatu behar).
Gainera, jarduera bereziak egiteko aukera eskaintzen du:
Familientzako tailerrak (12:00 / 16:30)
Bi tailer proposatzen dira 6-14 urte arteko adingabeekin datozen familientzat, Museoa eta bertako edukia ezagutzeko eta guztiaz modu dibertigarri eta aberasgarri batean gozatzeko. Doako jarduera. Plazak izen-emate ordenaren arabera emango dira maiatzaren 16ko 14: 00ak arte. Tailerrei buruzko informazio gehiago.
Elkarretaratzea irakasleekin (11:00)
Museoaren eskola-programaren aurkezpena eta martxan dauden erakusketetarako bisitaldi gidatua, ikastetxeetako irakasle akreditatuentzat (haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakasleak). Doako jarduera. Plazak izen-emate ordenaren arabera emango dira maiatzaren 16ko 14: 00ak arte.
* Jarduera egiteko gutxieneko plaza-kopuru bat bete beharko da.
Sagardoetxea (Astigarraga)
Maiatzaren 18an museoko sarrera doakoa izango da. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Sagardoetxeak “Udaberriarekin jolasean” ekintza berezia eskainiko du. Sagastiko materialak zein norberak margotutako marrazkiak (loreak, erleak, erlauntzak... ) erabilita, Sagardoetxeako sagarrondoak udaberriko elementuekin apaintzeko aukera izango dute bisitariek.
Ordutegiak:
11:00-13:30
16:00-19:30
Tarifak:
o “Udaberriarekin jolasean” museoen eguneko ekintza: doakoa
o Sagardoetxeako bisita gidatua: Helduak 5€ / Haurrak (0-6 urte): doan / Haurrak (7-17 urte): 3€
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da eta 943550575 telefonora deituz edo info@sagardoetxea.eus helbidera idatziz egingo da.