Kirolaz eta kulturaz gozatu Korner, Kultura & Futbol Festibalarekin!

Kornerren zazpigarren edizioa hemen da!

Futbolaren eta kulturaren munduak batzen dituen festibala Donostian izango da ekainaren 4tik 8ra eta jarduera interesgarriz josita datorkigu aurten. 

Aurten Korner Jaialdiak Eduardo Chillida artista donostiar enblematikoaren irudia nabarmenduko du, bere jaiotzaren mendeurrena dela eta. Izan ere, Chillida Realeko atezaina ere izan zen gaztetan.

korner kartela 2024

Chillidak behin baino gehiagotan adierazi zuen esperientzia horrek eragina izan zuela bere artearen ikuspegian. Horrela, Real Sociedad Fundazioak eta Chillida Lekuk bat egin dute lotura hori aztertzeko, eskultorearen jaiotzaren mendeurrenean.

Beste urte batez, maiatzaren amaieran ezagutuko diren beste egoitza batzuekin batera, futbolaren eta kulturaren arteko lotura nabarmentzen duten hitzaldiak, eztabaidak eta pelikulen emanaldiak izango dira Antzoki Zaharrean. Gainera, Kornerrek bere atal arrakastatsuenetako baten aldeko apustua egin du berriro:
Monologolak/Monologoles, futbolaren munduaren ikuspegi umoretsua eskaintzen duena.

jon plazaola

Oraingoan, Jon Plazaola aktoreak "Mikatza" izeneko euskarazko bakarrizketak koordinatu eta aurkezten ditu, jaialdirako bereziki sortuak eta ekainaren 7an, ostirala, Antzoki Zaharrean gozatzeko moduan egongo direnak. Plazaolak Kepa Errasti eta Getari Etxegarai aktoreak izango ditu lagun.

korner mikel soroArgazkia: Korner, Mikel Soro

korner-hitzaldiakArgazkiak: Korner

korner-erakusketaArgazkiak: Korner

Futbola eta kultura inoiz baino elkartuago!

korner-kukaiArgazkia: Korner

Programa kontsultatu Korner festibalaren webgunean.

X