Badator San Sebastian eguna!

danborrada

Bagera...! Gu ere bai…! Gu beti pozez, beti alai

Danborrada da urtero, urtarrilaren 20an, Donostiak bere patroiaren eguna ospatzen duen festa. Danborradaren edo San Sebastian egunaren jatorria 1836an koka dezakegu. Donostiako inauteriaren konpartsa gisa sortu zen eta, handik gutxira, hiriko kaleak zeharkatuz patroiaren eguna ospatzeko tradizio bihurtzen hasi zen. 

enero-tamborrada 

Hasiera batean, parte-hartzaileak mozorrotuta joaten ziren, baina geroago, Independentzia Gerran esku hartu zuten Gipuzkoako batailoietakoen uniformearen modukoa janzten hasi ziren, jantzi militarren Frantziako estiloarekin.

Tamborrada Donosti

San Sebastian egunean, ia ezinezkoa da Donostiako kaleetan danborradaren bat ez ikustea; izan ere, 147 konpainia baino gehiagok (20-50 danbor eta 50-100 barril inguruk osatzen dituzte, eta musika-banda bat, banderadunak eta kantinerak joaten dira haiekin batera) hiriari bizitza ematen diote haien abesti eta dantzekin.

tamborrada-dia-de-donostia

Festa 00:00etan hasten da Konstituzio plazan hiriko bandera igotzearekin batera, eta hilaren 20ko 24:00ak arte jarraitzen du, toki berean bandera jaisten dutenean. Danborradako konpainiek haien danbor eta barrilekin interpretatzen dituzte Sarriegiren melodiak, eta egun osoan egoten dira hirian entzungai.

tamborradas-de-donostia

Danborradaren alaitasuna bueltan da!

Urtarrilaren 20an, berriz ere, bandera igoera eta jaitsiera egingo dira, eta helduen konpainiek ere gure kaleetan desfilatuko dute.

tamborrada

Gainera, Sarriegiren doinuak modu berezian entzungo dira eguerdian desfilatuko duten haurren danborraden eskutik.

Tamborrada infantil

Animatu gurekin batera abestera!

Hona hemen jatorrizko letra abesteko aukera izan dezazuen. Ez dio axola Donostian edo munduko beste edozein txokoren batean zaudeten! Gozen denak abestera: 

Bagera…!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti alai
Sebastian bat bada zeruan
donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer den gure donostia
(H)irutxuloko

gaztelupeko
joxemaritar za(h)ar eta gazte. (berriz)
Kalerik kale
danborra joaz
umore ona zabaltzen
(h)or di(h)oaz
joxe mari¡Gaurtandik gerora
penak zokora
festara!
dantzara!
donostiarrei oi(h)u
egitera gatoz
pozaldiz
i(h)auteriak datoz¡ (berriz)Bagera...!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti alai

 

X