“Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira” erakusketa Donostiara iritsi da
- Kultura
- 2021 Eka 24
Euskal Herriak beti izan du lotura oso berezia itsasoarekin eta nabigazioarekin, eta ez da harritzekoa euskalduna izatea Fernando de Magallanesek 1519an hasitako bidaia Victoria itsasontziko beste gizon batzuekin batera amaitu zuena: Juan Sebastian Elkano. Abentura hura, gainera, aro baten bidaia luzeena eta historia aldarazi zuen espedizioa izan zen.
Erakusketa handi hau 2019an aurkeztu zuten Sevillako Indietako Agiritegi Nagusian eta San Telmo Museoan ikusgai egongo da ekainaren 26tik urriaren 24ra bitarte. Erakusketak aparteko bidaia haren testigantza nagusiak jasotzen ditu datez eta datuez harago joanda, nabigatzaile haien alderdi gizatiarra ezagutzeko. Izan ere, ibilbide ezinezko batekin amets egin zuten, ezezaguna zen tokirantz abiatu ziren, mugak arakatu zituzten eta historiaren bilakaera eraldatzeko itzuli ziren etxera, munduaren irudia eta dimentsioak haien lorratzean itxita.
Ez galdu erakusketa hunkigarri hau; ez zaitu hotz utziko! San Telmo Museoan topatuko dituzun altxorrak bisitatuz edota erakusketarekin lotura duten jardueretan parte hartuz une berezi bat bizitzera animatu nahi zaitugu.