Inudeak eta Artzainak

Inudeak eta Artzaiak

Grosen otsailaren 2an eta Parte Zaharrean otsailaren 9an 

Inauteriak baino lehen inude eta artzainek girotzen dute Donostia. Inudeak eta Artzainak Kandelario egunetik (otsailaren 2a) gertuen dagoen igandean ospatzen da; normalean, konpartsaren hurrengo egunean. Ekitaldi honek artzainak, inudeak eta garaiko beste pertsonai batzuk elkartzen ditu eta danborrariek Sarriegiren musika piezak interpretatzen ditutzten bitartean, hauek dantza egiten dute.

inudes artzaiakArgazkia: Donostia Kultura

Hiriak inauterirako bidean egiten dituen ekitaldietako bat da. Bertan, inude eta artzainen 30 bat bikote eta 60 danborrari inguru ateratzen dira, baita beste hainbat pertsonaia ere, hala nola alkatea eta haren emaztea, idazkaria, gotzaina, mezamutilak, mikeleteak, olata-saltzaile edo barkillero bat, zapata-garbitzaile bat eta garai hartako beste pertsonaia batzuk.

inudeartzainakpostberria3Argazkia: Donostia Kultura

Ospakizun hau 1912an desagertu zen, Pio X.a aita santuak ordura arte jaiegun izandako Kandelerio eguna lanegun izendatu zuenean. Geroago, 1977an, Kresala elkarteak behin betiko berreskuratu zuen bere hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren artean txertatuta.

Inude eta artzainei buruzko informazio gehiago


 

X