Gozatu hiriaz Donostiako jazzaldian
- Kultura
- 2023 Uzt 15
Uztailaren 23tik 28ra Donostiako 59. Jazzaldia
Jazzaldiak mende erdi baino gehiago darama momentuko jazzik onena gure hirira hurbiltzen. Bai donostiarrentzat bai nazioarteko jendearentzat ere hitzordu bihurtu da, eta aurten ere ezin dugu huts egin.
Zu ere zale horietako bat bazara eta ekitaldi honetaz gozatzeko asmoarekin Donostiara etorri bazara, proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu hiriaren atsegina!
Ezinbestean egin beharrekoak...
Ezagutu Donostiako auzoak: Jauregiak, leizeak eta ur-jauziak dituzten baso sorginduak... Era guztietako sekretuak topatuko dituzu Donostian ezkutaturik. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Ezagutu donostia itsasotik: Herri marinela gara. Balea-arrantzaleen, esploratzaileen eta arrantzaleen herria. Zuretzat ere itsasoa inoiz ez bada amaiera izan (bai, ordea, bidearen hasiera), gurekin txango txikiez eta itsasontzian egindako paseo handiez edo arrantzaegunez gozatzeko aukera izango duzu.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu.
Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Murgildu donostiako uretan: Zurriola hondartza surfarekin erotuta daudenen gozamen bihurtzen diren etengabeko olatuak dituen itsaso adoretsua da. Kontxan, aldiz, badiak urak babesten ditu piragua edo paddlesurf batetik arraunean egin dezazun.
Donostiako izozki tipiko bat jatea: Beti badago denbora izozki goxo bat jateko!! Zer nahiago duzu kukurutxoa ala tarrina?
Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.
Pintxo bat jan: Donostian pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Donostiako bidegorri sarea erabiliz 25 km-ko buelta bat ematea, hiriko leku eder eta enblematikoenetako batzuk zeharkatzeaz gain, hain ezagunak ez diren auzo eta parajeak ezagutzeko aukera ematen duen ibilbideak.
Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat
Comer, comer y comer
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Nahiago baduzu, Donostiako gidaririk onenen eskutik hainbeste maite dugun mundu hau ezagutu dezakezu:
Jatea gustuko dugulako...
Eta euria edo hotza egiten badu...Gora bihotzak!
Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Udako ekaitzek argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta gure xirimiripean ere esperientzia paregabeak bizi daitezke.
-
Lehen ideia: bainua Talasoan
Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
-
Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe
Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!
-
Hirugarren ideia: ezagutu hiriko arte galeriak eta erakusketetarako guneak
Museoez gain, Donostian arteari eta kulturari eskainitako beste espazio batzuk ere badaude eta hirian erreferentzia dira. Arte-adierazpen mota oro sartzen den lekuak dira: zinema, arkitektura, diseinua, ilustrazioa eta ikus-entzunezko joera berriak. Tabakalera, Kubo-Kutxa Aretoa eta Kutxa kultur artegunea artista, aditu eta publikoaren arteko topaleku dira.