Glad is the Day festibala

Badator berriro ere Glad is The Day, inoiz baino energia gehiagoz! Musika-jaialdi berezi (eta doako) hau 2016an jaio zen Donostia Kulturaren Europako Hiriburu izendatu ondoren. Ordutik, urtero ospatzen da Cristina Enea parkean.

GladIsTheDay24

Urte gutxiko ibilbidea duen arren, Glad is the Day donostiarrok maitasun berezia diogun jaialdia da. Baliteke parkean sortu ohi den giroaren eraginez izatea; izan ere, deigarria izaten da bertaratutakoen aniztasuna: familiak, gazteak, musika maite dutenak, auzokideak… Denek dute beren tokia musika ona aparteko ingurune naturalarekin bateratzen duen jai honetan.

GITD9Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

Parkea, benetako protagonista

Izan ere, Glad is the Day batez ere Cristina Enea parkearen ospakizuna dela esan dezakegu. Hain zuzen ere, parke hori bihurtzen da ekitaldiaren benetako protagonista. Hiriko parke hori era guztietako kultur jarduerez gozatu ahal izateko ezin hobeto diseinatuta dago. Bertako kokapenari eta historiari esker, toki bikaina da ezaugarri horiek dituen jaialdia egiteko.

GITD10Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura-Glad is the day 5# 2019

Bi agertoki: Nagusia eta “Ruina Sónica”

Glad is the Day jaialdiko musika era askotakoa da, noski. Cumbia, trapa, indiea edo musika elektronikoa izango dira entzungai. Azken musika-estilo horrek, gainera, bere agertoki propioa izango du: “Ruina Sónica”. Bertan izango dira Estatu osotik iritsitako 8 DJ.

GITD7Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura-Glad is the day 5# 2019

GITD6Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

Baina… ez da musika bakarrik egongo!

Musikaz gain, Glad Is The Day jaialdian azoka erakargarri bat ere egongo da artisautza eta moda oinarri dituzten 50 postu ugarirekin. Bertan, besteak beste, vintage arropa edo bertako artistek egindako sormen-lanak topatu ahal izango dituzu. Merezi du xarma berezia duten produktuz betetako dendatxo iragankor horiei bisita egitea.

GITD8Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

GITD11Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

  • A! Eta haurrentzako eta familia osoarentzako jarduerak ere egongo dira!

GITD3Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

GITD12Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

Glad is The Dayn nahi bezainbeste aldiz ateratzeko eta itzultzeko aukera duzula aprobetxatuta, kontzertu baten eta bestearen artean parke basotsu horretan buelta bat egitea gomendatzen dizugu. Zeharka ezazu eta ezagutu bertako txoko berezienetako batzuk: Obaloa, urmaela, Cristina Enea finka... Cristina Enea parkeak istorio ederra du atzean ezkutatuta eta Mandasko duke-dukesak, Fermin eta Cristina, garai bateko jabeak, dira horren protagonistak.

cristina enea

Egia auzoak ere eskaintzeko gauza asko ditu! Egia auzo bizia eta nortasun handikoa da. Kultura, musika, natura eta artea bateratzen dira bertan.

X