Doako eta aire zabaleko jaialdiak Donostiara iristear daude... aukeratu zeurea!
- Kultura
- 2024 Eka 09
Udako hilabeteetan, Donostia aire zabaleko doako jaialdien eszenatoki bihurtzen da. Nahiago duzu oinetakoak kendu eta hondartzako hondar gainean dantzatu?; ala, zuhaitz baten itzalpean etzanda, musikaz gozatzen duten horietakoa zara?
Jazzaldia
Uztailaren 23etik 28era, Zurriolako hondartzan doako kontzertu ugari izango dira, hala nola Izaro, El Columpio Asesino edota Les Amazones d'Afrique-rena. Jaialdi honen 59. edizioak Euskal Herriko zein nazioarteko taldeak biltzen ditu eta dagoeneko klasiko bat da bai bertokoentzat bai bisitarientzat.
Argazkia: Donostiako Jazzaldia
Glad is the day
Abuztuaren 4an hondartzatik zuhaitzen itzalpera lekualdatu ohi gara, Kristina Enea Parkean Glad is the day jaialdiaz doan gozatzeko. 2016an sortua Europako Kultur Hiriburuaz geroztik, jaialdi honek artisautza eta moda azoka txiki bat ere badu, doako kontzertu ugariez gain.
Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019
Ba al zenekien jaialdi honen izena hitz joko bat dela, Gladys del Estal ekologista donostiarraren omenez egina? Glad is The Day ingelesetik dator eta "Gladys Poz Eguna!" edo itzul daiteke.
Musika Parkean
Abuztuaren 24ean eta 25ean Musika Parkean itzuliko da, aire zabaleko musikaren eta piknikaren arteko konbinazio ezin hobea! Miramarko lorategietan eta Cristina Enea parkean izango da. "Mesedez, zapaldu belarra" lelopean, doako jaialdi honek Donostiako naturaz, gastronomiaz eta zuzeneko musikaz gozatzera gonbidatzen ditu donostiarrak eta bisitariak.
Argazkia: Musika Parkean
Boga Boga Festibala
2024ko irailaren 9tik 15ra, musika independentearen jaialdi honen bigarren edizioa egingo da Donostian hiriko eta inguruko leku enblematiko eta berezietan, hala nola, Chillida Leku aire zabaleko museoan, Aieteko parkean edo Kursaaleko terrazan.
Argazkia: Aieteko Parkea
Azkenik, ezin ahaztu Donostiako Aste Nagusia, hiriko festa handia!
Aste Nagusia
Abuztuaren 10tik 17ra bitartean Aste Nagusi sonatua ospatuko da, adin eta publiko guztientzako ekintza ugarirekin: portuko pirateek Kontxako hondartza abordatzeko antzespen dibertigarria, su artifizialen lehiaketa, doako kontzertuak hiri osoan zehar, eta abar.