Donostia Belle Époque garaian, bi mendeko turismoa

Ba al zenekien XIX. mendearen erdialdean erabaki zela, boto bakar batengatik, Donostia hiri turistiko eta erakargarri gisa eraikitzea, merkataritza-, portu- eta industria-hiri gisa eraiki beharrean?

Erabaki hark hiriaren bilakaera markatu eta Donostia hiri eder eta bizi bilakarazi zuen, paseatzeko gune atseginekin, azpiegiturekin eta Europako hiri handien mailan zegoen kultur agenda batekin.

  

playa gros 1865©Pascual Marín.(Pintura de Eugenio Arruti). Playa de Gros y Monte Urgull desde Ulía,1865.Kutxa Fototeka

Donostiako turismoa ez da arestiko "boom" baten emaitza, beste hiri batzuetan gertatu izan den bezala. Donostiaren ibilbide turistikoa ulertzeko, XVIII. mendearen amaierara jo dezakegu, itsas bainuak Europako zenbait lekutan modan jarri zirenean eta itsasoa osasunerako onuragarria zela eta gaixotasunak, hala nola artritisa, tuberkulosia eta era guztietako minak senda zitzakeela zioen tesia zabaldu zenean: «Itsasoan hartutako bainu hotz batekin amaitu behar da tratamendu bakoitza... Horrek sendabide perfektua dakar». (Richard Russell, 1750).

baños mar©Cesáreo Castilla Moleda.Vista de gente en la playa de la Concha. Pasarela de bajada al agua de la caseta real. Kutxa Fototeka

Donostia ez zen moda horretatik kanpo geratu, eta familia asko izan zituen bisitari, batez ere Madriletik etorriak, hiriburuko bero sargoritik ihes egin eta klima hobearen eta itsas bainuen bila zetozenak. Urte haietan ohikoa zen etxe partikularretan ostatu hartzea, non logelak alokatzen baitziren (donostiar askorentzat hilabete amaierara iristeko modu bat).

Donostia eta erregetzaren lehen bisitaldiak

Donostiara izandako lehen errege bisitaldia 1830ean izan zen, Frantzisko Paulakoa —Fernando VII.aren anaia— eta haren emazte Luisa Carlota —Maria Cristina erreginaren ahizpa— etorri zirenean.

caseta baños©Litografía de G.Carpenter. Caseta de baños construída para la reina Isabel II en la playa de San Sebastián,1845.

Isabel II.a erregina 1845ean etorri zen lehen aldiz. Hamabost urteko neska zen, herpesak zituen eta sendagileak "olatu bainuak" hartzea errezetatu zion. Isabel II.aren presentzia jarraitua benetako bozgorailua izan zen hiriaren sustapenerako: Madriletik bisitari asko iristen hasi ziren, bai eta beste herrialde batzuetatik ere, batez ere Erresuma Batutik eta Frantziatik. Biarritzen hurbiltasuna ez da ahaztu behar, garai hartan gune oso erakargarria baitzen Europako erregetzarako eta aristokraziarako.

Boulevaristak (hiri tertziario eta turistikoa) vs antiboulevaristak (merkataritza-, portu- eta industria-hiria)

1863a funtsezko urtea da hirirako. Donostiako harresiak eraisteko behin betiko baimena urte horretan eman zen, eta hiria handitzeko "oinarriak" argitaratu ziren. Antonio Cortazarren proiektua atera zen irabazle. Hark, udalbatzaren erabakiz, Martin Saracibar bigarren sailkatuaren zenbait alderdi jaso behar zituen bere proposamenean, hiriko alde zaharra eta berria elkartzen ziren lekuan zumardi bat barne, eremu ireki gisa eta zumardi gisa pentsatua. Hala ere, behin betiko proiektuan, Cortazarrek ez zuen zumardia barne sartu, eta eztabaida handia piztu zen hiri ereduaren gainean.

argazkia kaia©Colección Foto Marín.Vistas del Puerto.Kutxa Fototeka

Antiboulevaristek merkataritza-hiri eredu bat defendatzen zuten, eta Cortazar horren aldekoa zen; izan ere, trenbidea eta merkataritzaren garapena oinarritzat hartuta, hiriaren hazkundearen alde egiten zuen, merkataritza-portu garrantzitsu bat bultzatzeaz batera. Tren geltokia eta Donostiako portua burdinbide baten bidez lotzea proposatzen zuten, portutik gertu egongo ziren salgai biltegi handiak barne. Hortaz, turismoari bigarren mailako garrantzia ematen zioten.

portalonHauser y Menet. Portalón. Al fondo las viviendas de la calle Mari y la torre de la Iglesia Santa María.

Boulevaristek hiri tertziario eta turistikoaren eredua defendatzen zuten, non balio estetikoak lehenetsi behar ziren, bisitarientzat hiri eder eta atsegina lortzeko. Turismoak izan behar zuen eragile ekonomiko nagusia, eta lorategidun zumardi handi baten (Boulevard Zumardiaren) aldeko apustua egiten zuten; horrez gain, espazio irekiak, pasealekuak eta lorategiak ere bultzatu nahi zituzten, hiri erakargarria eta bizimodu lasaia lehenetsiz.

alameda©Ricardo Martín. Alameda del Boulevard,1923. Kutxa Fototeka

Boulevaristen eta antiboulevaristen arteko eztabaida gogorrak bi urtez luzatu ziren, harik eta 1865eko maiatzeko udalbatzarrean hiri eredua bozkatu zen arte, zazpinako berdinketa lortuz: 7 zinegotzi alde eta beste 7 aurka. Egoera horren aurrean, Tadeo Ruiz de Ogarrio alkateak bere kalitatezko botoa erabili zuen, balantza boulevaristen aldera makurraraziz.

Boulevaristen garaipenaren ondorioz, Cortazarren proiektua aldatu egin zen, eta horrek elkartzeko eta paseatzeko leku gisa diseinatutako zumardi bat ekarri zuen berekin. Era berean, trenbidearen etorrerarekin, eta Donostiaren eta inguruko eremu osagarriaren arteko komunikazio azkarra lagun, Pasaiako portua aukera bideragarritzat jo eta Donostiako eta Gipuzkoako portu nagusia bilakatu zen.

pasaiakoportua©Paco Marí.Puerto de Pasajes.Kutxa Fototeka

Boulevaristen garaipenaren ondorioz, Cortazarren proiektua aldatu egin zen, eta horrek elkartzeko eta paseatzeko leku gisa diseinatutako zumardi bat ekarri zuen berekin. Era berean, trenbidearen etorrerarekin, eta Donostiaren eta inguruko eremu osagarriaren arteko komunikazio azkarra lagun, Pasaiako portua aukera bideragarritzat jo eta Donostiako eta Gipuzkoako portu nagusia bilakatu zen.

casino donostia©Pascual Marín. Vista del Casino de San Sebastián y de los jardines de Alderdi-Eder. Kutxa Fototeka.

Horrekin guztiarekin, Donostiak hiri eredu oso zehatz baten alde egin zuen. Hiri moderno bat, beharrezkoak diren azpiegituraz eta pizgarriz hornitua, hirian etekinak utziko zituzten eroste ahalmen handiko bisitariak erakartzeko eta haien egonaldiak luzatuko zituzten entretenimendu gehiago eskaintzeko pentsatua. Harresiak eraitsi ondoren, hiriko jarduera guztiak Donostia Europako hiri nagusietako bat izatera bideratu ziren.

Hori dela eta, 1870eko eta 1880ko hamarkadetan hainbat ekimen jarri ziren martxan, hala nola Aste Nagusia, Atotxako zezen plaza, Kontxako lehen estropadak, Donostiako Kasino Handia, Continental hotela (lehen igogailuarekin), etab.

regatak©Ricardo Martín.Francisco Laboa y la tripulación de la trainera de Pasai Donibane en la bahía de la Concha. Kutxa Fototeka.

Maria Cristina erreginak Donostian ematen du uda. Azpiegitura berriak.

alfonsoXII©Colección Foto Marín.El rey Alfonso XIII en el embarcadero del Náutico,1920.Kutxa Fototeka

Maria Cristina erreginaordeak, Alfontso XII.aren alargunak, uda pasatzeko Donostia aukeratu zuen 40 urte luzez, 1887tik 1929ra; lehendabizi, Aieteko Jauregian hartzen zuen ostatu, eta geroago Miramar Jauregian, beraren eskariz eraiki baitzen 1893. urtean. 

palacio miramar©Foto Marín.Palacio de Miramar recién construido y túnel de Ondarreta vistos desde Miraconcha. Al fondo, el monte Igeldo,19 Centuria.Kutxa Fototeka

1887an, Kontxako hondartzak "errege-hondartza" izendatu zuten, eta hondartzaren gainean zurezko barrakoi handi bat eraikitzen hasi ziren; 1912an, berriz, haren ordez, "La Perla del Océano" bainuetxe berria zabaldu zuten, garaiko hedabideen arabera munduko ederrenetakoa.

Hala ere, praktika terapeutikoekin eta itsas bainuekin lotutako udaldietan agortze sintomak agertzen hasi ziren, eta dibertimendua eta entretenimendua nagusitzen hasi ziren. Hori dela eta, gure hirigintzan arrasto sakona utzi duten azpiegituraz hornitzen hasi zen hiria.

la perla©Ricardo Martín.San Sebastián. Playa de la Concha. La Perla. 1915. Kutxa Fototeka

1907an, Donostiak, 44.454 biztanlerekin, 1,3 milioi ostatu gau hartzen zituen, gaur egungo 1,7 milioi ostatu gauetatik ez oso urrun.

personas la concha 1916©Ricardo Martín. Personas en la playa de La Concha de San Sebastián,1916. Kutxa Fototeka

1912ko uztailean, Donostiako "Belle Époque" garaiaren unerik onena lehertu zen, egun gutxitan bateratu ziren inaugurazioen segida sinestezinarekin: La Perla bainuetxea, María Cristina hotela, Victoria Eugenia antzokia eta Igeldo mendiko funikularra (Igeldok bazuen kasino-jatetxe-antzoki bat).

argazkia 3©Hotel María Cristina.Kutxa Fototeka

Era berean, XX. mendearen hasieran, Lasarteko hipodromoa, Kursaal kasino berria eta Lasarteko automobil zirkuitu berria inauguratu zituzten, besteak beste. Kasino Handia hiriaren eragile bihurtu zen eta pertsonaia historiko asko igaro ziren bertatik, hala nola Maurice Ravel, Leon Trotsky, Persiako xah-a edota Matahari; gainera, bisitari gehiago erakarri nahian, Donostiako Pasealeku Berria eraikitzeko lanak bultzatu zituen.

casino kursaal©Ricardo Martín.San Sebastián vistas.Puente de la Zurriola y edificio del Gran Kursaal,1923.Kutxa Fototeka

Donostia erreferentzia gisa agertzen zen nazioarteko gida turistiko garrantzitsuetan.

Donostiak bere burua berrasmatzen du: turismo herritarragoa.

1924an, Primo de Riveraren diktadurarekin, jokoa debekatu eta kasinoak itxi ziren. Horren aurrean, Donostiak bere burua berrasmatu zuen, turismo herritarragoaren alde eginez. 1927an Udalak Turismo ekimena bere gain hartu zuen: hondartzan kabinak inauguratu ziren, Igeldo mendia jolas parke bihurtu zen, Itsas Jauregia (Aquariuma) eta Klub Nautikoa zabaldu zituzten, etab.1929an, hiriak 40 hotel, 100 ostatu etxe eta alokairuko 1.000 pisu eta txalet baino gehiago zituen (20.000 ohe turistiko inguru 78.000 biztanleko hiri batean).

argazkia1©Pascual Marín.Celebración de pruebas de natación y salto de trampolín en el puerto de San Sebastián.Kutxa Fototeka

En 1929, la ciudad contaba con 40 hoteles, 13 pensiones, 100 casas de huéspedes, y más de 1000 pisos y villas en alquiler (unas 20.000 camas turísticas en una ciudad de 78.000 habitantes).

Ezagutu Donostiaren historia turismoa sustatzeko kartel zaharren bidez

X