Hemen da dFERIA, Antzerkia eta Dantza maite dutenentzako jaialdia
- Kultura
- 2024 Abe 31
Martxoaren 16tik 20ra dFERIA, Ezin duzu huts egin!
dFERIA arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da lau egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.
Feriaren programazioa askotarikoa da, kalitatezkoa, eta berriki estreinaturiko ikuskizun berritzaileak aurkeztea du lehentasun. Donostiaren bereizgarria da aretoko antzerki eta dantza programazio zaindua aurkeztea.
dFERIA antzerki- eta dantza-feria ezinbesteko hitzordua da Arte Eszenikoen sektorearentzat, dagoeneko ondo sendotuta baitago arlo horretako elkargunerik garrantzitsuenen artean. Donostian egiten den feria honek bere programazioaren eta produkzioaren kalitateari esker nabarmentzea lortu du.
Arte eszenikoen merkatua dinamizatzen laguntzea da dFERIAren helburu nagusia, arlo horretako eragileak harremanetan jarriz eta sortzen diren azken antzerki-lanak aurkeztuz, betiere arreta berezia jarriz euskal konpainiei bultzada ematean. Bestalde, feriak jai-izaera ere badu. Hain zuzen ere, arte eszenikoen jai handia da, udan Donostian protagonista izaten diren zinema- eta musika-jaialdi ospetsuak osatzen dituena, eta arte eszenikoen sekotreko elkargune nagusia izaten da bost egunez.
Aurten 33 ikuskizunez gozatu ahal izango dugu (54 emanalditan) esplotazioa izango du lelo edizio batean.
2025eko edizioak Alemania, Suitza eta Austria izango ditu gonbidatu, baina Italia, Argentina, Errusia, Uruguai eta Kolonbiatik konpainiak ere badatoz. Halaber, egitarauaren % 41a dantza izango da, beste % 38a antzerkia, lau zirku ikuskizun (%12) eta diziplina anitzeko beste hiru (%9).
Arte eta kultur plan gehiago
Kultura maite dutenentzat eskaintza zabala eskaintzen du Donostiak. Hiria ez da gelditzen eta zuk ere ez duzu zertan gelditu.