Urola Garaian, uda Ezpatadantza dantza tradizionalaren eskutik dator!
- Txangoak
- 2018 Eka 27
Zumarragakoak garenontzat (Donostiatik 50 minutura) uda “Ezpatadantzarekin” hasten da. Izan ere, uztailaren 2an Santa Isabel egun handia dugu!
Egun seinalatua izaten da guretzat; ehunka lagun joaten gara koadrilekin eguna pasatzera, tradizioa eta jaia uztartuta. Antiguako ermitara bi kilometroko bidea igotzeko unea izaten da, txistulariak, dantzariak eta udal-segizioa buru direla.
Harrigarria da urte osoan hain baketsua eta lasaia den eremua, Loiola eta Arantzazurekin batera Hiru tenpluen ibilbidea osatzen duen Antiguako ermita, nola bihurtzen den tradizioa eta jaia uztartzen dituen eremu modu harrigarrian.
Hain egun berezian, Ama Birjinari dantza egiten diote dantzariek; ermitara iristean, ezpatadantza dantzatzen dute ezpata laburrekin, eta lekuari magia handiagoa ematen diote, berez, egurrezko eta harrizko egiturarekin urte osoan duena baino areago.
Ezin izan zenuela uztailaren 2an joan? Ez kezkatu, Antiguako ermita penintsulako harrigarrienetako bat da eta urte osoan bisita daiteke. Leku magikoa da bai bertakoak garenontzat, bai bisitatzen duzuenontzat!
Gainera, altxor zoragarri hori osatzen duen Interpretazio-zentroa bisita dezakezue. Eskualdeko turismo-bulegoaren alboan dago eta bertan emango dizuete inguruetan egin daitezkeen jarduerei eta ikus ditzakezuen gauza gehiagori buruzko informazioa.
Ermitatik 10 kilometro baino gutxiagoko erradioan, leku zoragarriak eta tradizioz betetakoak topatu ahal izango dituzue. Esaterako, Urretxuko alde zaharra . Tourseko San Martin elizaren egurrezko barru harrigarria bisita dezakezue; Ignaziotar Bidearen zati dena.
Eta handik ez oso urruti, Igartubeiti Baserri-museoa (XVI. mendeko dolarea) duzue. Bertan, gure baserrien historiari eta bilakaerari buruz ikasi ahal izango duzue. Baserrian urte osoan zehar zenbait jarduera egiten dira, baina gomendio bat egiten uzten badidazue… joan zaitezte urriko sagardoaren astean! Jarduera ugariz gain, dolarea martxan jartzen da garaiko jantziak dituen jendearekin, harrigarria da!
Eta azkenik, ezin duzue Mirandaola galdu!Legazpin, Aizkorri-Aratz parkearen magalean, Burdin Harana dago, eta Mirandaola parkea. Nabarmentzekoak dira Burdinaren Euskal Museoa eta Mirandaolako Burdinola, funtzionamenduan ikus daitekeena.Eta gehiago nahi baduzue, oso gomendagarria da Erreixal baserria (gazta) eta Igaralde (ogia) bisitatzea ere, Chillida Lantoki eta Langileen Ibilbidea (50eko hamarkada) ezagutzeaz gain.