XVI. mendeko tradizioa: Sagardoaren Astea

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Sagardoarekin akordatzean, sagardotegiak, txotxa eta txuletak datozkigu burura. Egia esan, uda amaitu berri da eta oraindik hilabeteak geratzen dira denboraldia hasteko, baina… Zer deritzozue sagardoaren bidez denboran bidaiatzeari? Urrian egin dezakezue!

sagardo-astea-1

Ezkiotik gertu bizi garenontzat, Igartubeiti Baserri Museoko sagardoaren astea sagardoaren elaborazio-prozesua berrezagutzeko aukera da, XVI. mendeko baserritarren prozedura tradizionala jarraituz. Nik lagun eta senitartekoei XVI. mendeko baserriak bizirik jarrai dezakeela erakusteko aprobetxatzen dut. Bai! Baserriaren egitura guztiak kraska egiten du, gure arbasoek duela hainbat mende sagarra zanpatzeko egiten zuten kraska gogoratuz.

sagardo-astea-4

Egurrezko egitura hori duela 500 urte bezala martxan jartzea, kirikoketaren erritmoan sagarra oinutsik zanpatzea eta XVI. mendeko bizitza irudikatzen duen giroan mostoa probatzea ikaragarria da!

Aurten urriaren 9 eta 18 bitartean izango da sagardoaren astea eta parte hartu nahi izanez gero… Adi!! Aurrez erreserbatu behar da!! (0034) 943722978 telefonora deituta. Zanpatzeaz gain, baserriak hainbat jarduera eskaintzen ditu: kirikoketaren erritmoa, sagar moten erakusketa, bisita gidatuak eta tailer bereziak.

sagardo-astea-5

Gainera, bisitaren ondoren txistorra pintxoa eta sagardoa dastatu ahal izango dituzue, gainera, aurten, bisita gidatuekin batera cider truck-a ere izango da.

sagardo-astea-7

Non dago Ezkio? Donostiatik 45 minutu ingurura, Urola Garaiko eskualdean, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herrien ondoan. Sagardoaren astean egindakoez gain, urtean zehar ere hainbat jarduera egiten dira. Martxoan, upeletako zukuaren hartzidura-prozesua amaitu ondoren, Barrikotearekin sagardoa dastatzen da bertsolarien konpainia ezin hobean; gainera, Baserri Eguna ere antolatzen da. Horrez gain, urte osoan zehar Igartubeitik Baserria eta Interpretazio zentroa bisitatzeaz gain, bi astean behin Baserrian antolatutako familia-tailerretara edo kontzertuetara gerturatzen diren ikasleak eta turistak hartzen ditu.

sagardo-astea-8Argazkiak: asier larraza_argazkiak

X