Flyscharen ibilbidea eta sagardotegia

sisters-and-the-city-eu
Sisters and the City bloggeras

Aurten gure ingurua hobeto ezagutzeko asmoa dugu eta horretarako, beti sartzen gara Donostia Turismoaren webgunean, jarduera bikainak proposatzen baitituzte webgunean.

Flyscharen ibilbidea + sagardotegia ikusi genuenean, aukera ederra iruditu zitzaigun Flyschera berriz joan eta gidari profesional batekin ibilbidea egitea, hala, paisaia eta paisaiaren historia hobeto ulertu ahal izateko.

flysch-sagardotegi1

Goizeko 11etan hasi da abentura, Bengoetxea kalean, Koh Tao-ren parean. Furgoneta eder batean etorri zaizkigu bila eta rockeko izarrak bagina bezala sentitu gara, Rolling Stones taldekoak bagina bezala.

Hasiera-hasieratik konpondu gara zoragarri Sagardoa Route-ko gure gidari Izaskunekin eta bide osoan zehar, furgonetaz igaroko ditugun itsasertzeko herrietako bitxikeriak eta historia zatitxoak kontatu dizkigu, Zarautz, Getaria eta Zumaiakoak.

Lehen geltokia Zumaiako kaia izan dugu eta han, Izaskunek bikingoei eta talaiei buruzko anekdotak eta istorioak kontatu dizkigu.

zumaia

Bigarren geldialdia Santa Klara landetxean egin dugu. FLYSCHa zoragarri ikusten da handik. Liluratuta gelditu gara lekuarekin eta denbora luzean aritu gara argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen.

flysch-sagardotegi2

Santa Klara landetxean, gainera, lagun berriak egin ditugu eta esne jetzi berria probatu dugu. Gozoa iruditu zaigu, zoragarria.

flysch-sagardotegi3

Hamaiketakoa egiteko sagardo botila atera eta gazta bikain bat jarri digute mokadutxo bat egiteko.

flysch-sagardotegi4

Irribarre zabal-zabalarekin abiatu gara handik eta Flyscherako bidea hartu dugu.

Itsaslabar harrigarriak, ikuspegi miresgarria, filmetakoak bezalako baselizak... Hori guztia eskaintzen du geoparkeko Flyscharen ibilbideak. Zumaian hasten da, Itzurun hondartzan, eta itsasbehera denean joatea gomendatzen dugu, paisaia bikaina oso-osorik ikusi ahal izateko.

flysch-sagardotegi5

Zumaia, Deba eta Mutrikuko lurrek osatutako geoparkeko itsaslabarren 13 kilometroetan FLYSCH izeneko harkaitz-geruzen paisaia ikusgarria dago eta geruza horietan entziklopedia batean bezala irakur daitezke Lurraren historiaren kapitulu guztiak, duela 60 milioi urtetik honakoak.

Ondoren, ibilalditxo bat egin dugu San Telmo baselizaraino. Paisaia paregabea da, hitzik gabe gelditu gara.

flysch-sagardotegi6

Argazkiak, bideoak eta argazki gehiago. Denbora luze samarra behar izan dugu hainbesteko edertasuna miresteko.

Hemengo itsaslabarrak, hondartzak eta itsasargi bakartiak ikusita, ez gara harritu Tronu Jokoaren zazpigarren denboraldiko eszena batzuk filmatzeko leku hau aukeratu izana; izan ere, sekulako ingurunea da hau. San Telmo baselizan Ocho apellidos vascos filmeko ezkontza ere filmatu zuten.

200 argazki atera eta 100 bideo filmatu ondoren, berriro furgonetan sartu eta Petritegira joan gara. Sagardotegiko menu eder bat dugu han zain.

flysch-sagardotegi7

Petritegi sagardotegiari XVI. mendearen hasieran eraiki zuten baserria-dolareak ematen dio izena.

Petriren etxea da izenaren esanahia; izan ere, duela 500 urte, Igeldoko Petri izeneko donostiar batek eraikin hau eraikiarazi zuen eta bertan uztartu zituzten familia, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia eta sagardo fabrika.

flysch-sagardotegi13

Petritegin xehetasun ugari eman dizkigute sagardoa egiteko prozesuari eta haren historiari buruz. Sagarrak biltzen erakutsi digute, instalazioetan ibilaldi bat egin dugu eta oso bitxia iruditu zaigun gauza bat ere kontatu digute; zera da, sagardoari esker, euskal marinelek ez zuten eskorbuto gaitza harrapatzen itsasoan aldi luzeak egiten zituztenean; izan ere, edaten zuten sagardoaren C bitaminak itsasoko izurritea esaten zioten gaixotasun horretatik babesten zituen.

flysch-sagardotegi8

Bazkaltzeko, Petritegiko menu tradizionala dastatu dugu: Txorizo egosia, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta, irasagar gozokia, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak. Dena sagardo bikainarekin ezin hobeto lagunduta.

flysch-sagardotegi10

flysch-sagardotegi9

petritegi-txuleta

Esan digute, gainera, badutela barazkijaleentzako menu bat ere. 
Aitortuko dizuegu, jakin-mina sortu zigutenez, tofua parrilan probatu dugula eta esan beharra dugu hori ere bikaina zegoela.

flysch-sagardotegi11

Egun paregabea, % 100 gomendagarria.

flysch-sagardotegi12

 

X