Amara, auzo lasaia, erdigunetik oso gertu!
- Donosti Feeling
- 2020 Mar 05
- Easo plaza
- Araba parkea
- Reale Arena estadioa eta Real Sociedad Museoa
- Skate area
- Pintxoen eremua
- Iesu eliza / Parque de la Memoria
- Urumea ibaiaren ertzetik itzuli, zubiak bisitatzen... jauregiak, itsasora arte
Ostatu ekonomikoagoa nahi duzu, erdigunetik gertu-gertu, eremu lasaian eta ez oso turistikoan? Gertura zaitez nire auzora, Amarara!
Amara Loiolako Erriberatik ikusita. Argazkia @charlyronda
Amara da hiriko auzo handienetako bat, nahiko auzo modernoa eta erosoa. Ez da erakargarritasun turistiko handieneko auzoa, baina aukera oso ona da gutxiago ordaintzeko eta denetik gertu egoteko (15 minutu oinez/5 minutu bizikletaz).
Ia ez dago turistarik eta benetako donostiarra sentituko zara bertako kafetegi eta tabernetan!
Eremu bisitatuenetatik kanpoko lekuak topatuko dituzu. Auzoa bisitatzera ausartuz gero, donostiarren txokoak topatuko dituzu, ingurune turistikoenetatik kanpo. Hemen dituzu batzuk…
Eraikinak Gernikako Arbola Pasealekuan, Urumea ibaiaren alboan. Argazkia: @sistersandthecity
Easo Plazako Kioskoa. Argazkia: @sistersandthecity
Dena hemen hasten da… Easo plazan.
Easo plaza. Terrazaz betetako plaza bat, goizean goizetik kafe bat hartzeko, janaurreko bat hartzeko edo arratsaldean garagardoak hartzeko. Denentzako planak!
Easo plaza da birmoldatzen ari den azken eremuetako bat, modan jartzen ari da, taberna eta kafetegi berriak irekita, baina autentikotasun handiz, eta betiko auzoko jendearekin.
Easo plazatik Araba Parkera joan daiteke, zuhaitzez betetako eta umeentzako jolasak dauden parkea…
Ehunurteurrenaren plaza
Araba parkea. Argazkia: DonostiaKidSS
Antso Jakitunaren hiribidean, hiriko zabalenean, aurrera eginez gero, 4 izarreko hotelak topatuko dituzu, saltokiak, zuhaitz handiz betetako etorbidea, bidegorri eta guzti, Anoeta Estadioraino joateko.
Nahitaezko geldialdia hiribidean: Don Serapio
Don Serapion topatuko dituzu sagardotegiko txuleta, onddoak eta perretxikoak, piperrak, tokiko eta nazioarteko delicatessen produktu onenak… ez galdu! gustatuko zaizu!
Gainera, eramateko sandwichak, ogitartekoak eta abar ere egiten dituzte.
Eta postretarako, geldialdia Otaeguin, hiriko gozotegi zaharrenetakoa eta tradizionalenetakoa, 1886an zabaldu zena. “Pantxineta” gomendatzen dizuet, Donostiako postre klasikoa.
Otaegui gozotegia – Alde Zaharrean eta Grosen ere topatuko duzu – eta bertako Pantxineta klasikoa. Argazkia: ivan.mj
Amara eta Loiolako Erriberen zabalgunea
Eta otordu ederraren ostean…. Hurbildu kirol-eremura. Bisitatu Reale Arena, Real Sociedad taldearen estadioa. Ligako historia gehien duen taldeetako bat da, 100 urte baino gehiago eta 81 eta 82 urteetan ligak irabazi zituena.
Estadio berria eta Real Sociedad Museoa bisitatzea gomendatzen dizut… haren historiatik paseo hunkigarria izango da.
Estadioaren atzean José Antonio Gasca pabiloia dago, hiriko saskibaloi taldearen, GBCren, partidak izaten dira bertan. Eta Atano III.a frontoia, Euskal Pilotaren Mundialak jokatzen direna 1970etik. Euskal kirol tradizional horren partidaren bat ikusi nahi baduzu, astero izaten dira! Eta skaterrentzat… Oso gertu Skate Area bat ere topatuko duzue!
Pintxo eta terraza gehiago nahi dituzula? Isabel II.aren eta Baleazaleen kaleetan eremu bikaina duzu, bizi osoko tabernak, bertako zerbitzariekin eta eremuko bezeroekin. Txirrita da nire gogokoenetako bat: tripakiak, muturrak, txibiak, txuleta… eta terraza atsegina hegoaldera begira… nork du gehiago?
Gainera, Amaran, asteazkenero, ostegunero eta ostiralero, pintxopotea dugu... Tabernak jendez betetzen dira eta pintxo bat eta edari bat aukera dezakezu 2 euroren truke!
Amaratik gertu, Loiolako Erribera bizitegi-auzoa dugu, eta bertako Iesu eliza, Rafael Moneo arkitektoarena, nahitaezko bisita Amaran ostatu hartuz gero. Eliza modernoa, paper orri zuri bat dirudiena.
Eta onena, amaierarako; itzuli atsegina bidegorrian, Urumea ibaiaren ertzean, zuhaitzez inguratuta, Amara auzoko arkitektura funtzionaletik Tabakalera eraikinera, Donostiako zubi zoragarriak, ibaiaren bokalera arte, Moneoren kuboak atzealdean direla.
Gainera, Amaran merkataritza-gunea ere badago, Arcco, supermerkatu handi batekin eta mota guztietako dendekin, 09:00etatik 21:00etara zabalik, praktikoa!
Amaratik ibilbidea Google Maps-ekin
Iesu eliza
Iesu eliza (2011), Rafael Moneo arkitektoarena, tenplu katolikoa da, diseinu abangoardista eta minimalista duena. Argitasuna eta argien jolasa nabarmentzen da, eta solairua gurutze hautsiaren forman, eta ez guztiz simetrikoa zentzu hertsian. Egilearen esanetan, horren bidez «gaur egungo munduaren tentsioak islatu nahi izan ditu ». Horren ondoan dago Memoriaren lorategia, gerraren, indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztien memoriarako eta hausnarketarako espazioa, eta bakearen eta giza eskubideen aldeko lekukotza.
Easo plaza
Iraganean Amara izeneko baserri bat zegoen hemen, eta hark eman zion izena auzoari. Plazaren izenaren jatorriari dagokionez, antzinako geografoek Olearso, Olarso, Oeaso, Easo izeneko hiri bat aipatzen dute, erromatarren garaian Gipuzkoako mugako eremu honetan zegoena.
Real Sociedad museoa / Reale Arena estadioa
Reale Arena, Real Sociedad taldearen estadioa. Ligako historia gehien duen taldeetako bat da, 100 urte baino gehiago eta 81 eta 82 urteetan ligak irabazi zituena.