Donostiako Isuri Gutxiko Eremua
Europako jarraibideei jarraiki eta maiatzaren 20ko 7/2021 Legea betez, zeinetan esaten baita 50.000 biztanletik gorako hiri guztiek emisio gutxiko eremu bat ezarri behar dutela, Donostiak dagoeneko ezarri ditu Isuri Gutxiko Eremura (IGE), edo Zona de Bajas Emisiones (ZBE) gaztelaniaz, sartzeko baldintzak.
IGEk hiriaren erdialdea baino ez du hartzen: mapan berdez markatutako eremua.
IGEra ingurumen-baldintzak betetzen dituzten ibilgailu guztiak sar daitezke. Kontrola egiteko matrikula irakurtzen duten kamerak erabiliko dira; beraz, ez da beharrezkoa izango autoan etiketa eramatea

Ingurumen-baldintzak betete eta ESPAINIAN matrikulatutako ibilgailua

Ingurumen-baldintzak betete eta ATZERRIAN matrikulatutako ibilgailua

Ingurumen-baldintzak betetzen EZ dituen ibilgailua

FAQs - Ohiko galderak
Ingurumen-baldintzak betete eta ESPAINIAN matrikulatutako ibilgailua baduzu
Ez da tramiterik egin behar. Hemen egiazta daiteke ibilgailuak baldintzak betetzen dituen edo ez.
Ingurumen-baldintzak betete eta ATZERRIAN matrikulatutako ibilgailua baduzu
Lehen fasean (2025-2027), atzerriko ibilgailu hauek sartu ahal izango dira:
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)
- Autobusak, autokarrak eta kamioiak:
- Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
- Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
- 2004-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
ADI: Matrikulazio-baldintzak betetzen dituzten atzerriko ibilgailuak IGE eremura sartu ahal izango dira, baina nahitaezkoa da bisitariak aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete izana:
Aportando los siguientes datos:
- Ibilgailuaren titularra
- Ibilgailu mota
- Matrikula
- Matrikulazio-data
- Erregai mota
- Fitxa teknikoa
- Ibilgailu historikoa eta europar txartela izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Ibilgailuak ingurumen-baldintzak betetzen EZ baditu
Ezingo da IGE eremura sartu, hau da, hiriaren erdialdera, baina ibilgailua zentrotik oso gertu aparkatu ahal izango du. Hauek dira aukerak:
- Kursaala (aparkalekua hondartzaren parean, Gros auzoan)
- Txofre (aparkalekua hondartzatik 5 minutura, Gros auzoan)
- Katalunia plaza (aparkalekua hondartzatik 5 minutura, Gros auzoan
- Atotxa aparkalekua (hiriaren erdigunean)
- Geltokiko aparkalekua (hiriaren erdigunean)
- Pio XII.a aparkalekua (hiriaren erdigunetik oinez 10 minutura, Amara auzoan)
- Arcco aparkalekua (hiriaren erdigunetik oinez 15 minutura, Amara auzoan, 28. autobusa)
- Ondarreta aparkalekua (Ondarreta hondartzatik hurbil, Antiguo auzoan)
- Zuatzu aparkalekua (Ondarreta hondartzatik oinez 45 minutura)
Disuasio-aparkalekuak (doako aparkalekuak):
- Illunbe (28. autobusa)
- Igara (5. autobusa)
FAQs
Jada ezin naiz Donostiara autoz etorri?
DONOSTIA ERDIGUNERA AUTOZ ETOR ZAITEZKE. Aldaketa bakarra da, zure autoak ingurumen-baldintzak betetzen baditu Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartu ahal izango zarela, eta, bestela, erdigunetik gertu dauden aparkalekuetan utzi beharko duzula autoa..
Eta atzerriko ibilgailuak?
Hau da, ere, ezberdintasun bakarra: IGEra sartzeko, aurrez erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute zaintza kamerek jakiteko matrikula sartzeko baimenduta dagoela. www.donostia.eus/ataria/web/ige/atzerriko-ibilgailuak
Nire ibilgailuak ez baditu ingurumen-baldintzak betetzen edo 2006 baino lehen matrikulatu bada?
ERDIGUNETIK HURBIL DAUDEN APARKALEKUETAN UTZI BEHARKO DUZU AUTOA.
Ordainpeko aparkalekuak:
- Kursaala (aparkalekua hondartzaren parean, Gros auzoan)
- Txofre (aparkalekua hondartzatik 5 minutura, Gros auzoan)
- Katalunia plaza (aparkalekua hondartzatik 5 minutura, Gros auzoan
- Atotxa aparkalekua (hiriaren erdigunean)
- Geltokiko aparkalekua (hiriaren erdigunean)
- Pio XII.a aparkalekua (hiriaren erdigunetik oinez 10 minutura, Amara auzoan)
- Arcco aparkalekua (hiriaren erdigunetik oinez 15 minutura, Amara auzoan, 28. autobusa)
- Ondarreta aparkalekua (Ondarreta hondartzatik hurbil, Antiguo auzoan)
- Zuatzu aparkalekua (Ondarreta hondartzatik oinez 45 minutura)
Disuasio-aparkalekuak (doako aparkalekuak):
- Illunbe (28. autobusa)
- Igara (5. autobusa)
Nahikoa da nire ibilgailuak ingurumen-etiketa jarrita izatearekin??
EZ, kontrola matrikula irakurtzen duten kameren bidez egiten da; beraz, ez du ezertarako balio etiketa jarrita izateak.
IBILGAILUA ESPAINIAN MATRIKULATU BADA ETA BALDINTZAK BETETZEN BADITU, EZ DUZU EZER EGIN BEHAR. Hemen ikus dezakezu ibilgailuak ingurumen-etiketa duen edo ez.
IBILGAILUA ATZERRIAN MATRIKULATU BADA, ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA BETE BEHARKO DUZU, matrikula zein den adierazteko eta ibilgailuaren fitxa teknikoa igotzeko: www.donostia.eus/ataria/web/ige/atzerriko-ibilgailuak