Donostiak inspiratzen gaitu
- Donosti Feeling
- 2022 Urr 03
Donostia, itsasoarekin parez pare dagoen hiriburua da. Donostiarrak egunero dabiltza Kantauri itsasoko ur aldakorrarekin dantzan. Etengabe berritzen ari den sukaldaritza da, mundu osoan ezaguna. Zinemaldiko film bat da, eta urtero-urtero munduaren beste ikuspegi bat ematen digun jaialdiaren musika-gaia da. Herritar eta bisitari bakoitzaren begirada da. Donostiak txunditu eta inspiratu egiten gaitu!
Hiriburu eder honekin liluratuta geratu diren musikariek, poetek, artistek... beren maitasuna erakutsi nahi izan diote.
Bruno Vaisse - Donostia
Hau da Donostiako hiriari egiten diodan omenaldia:
Sudath Liyanage - Donostiari eskainitako poema
Ingalaterrako Wordsworth poeta famatuak herrialdearen edertasuna miresteko poema bat idatzi zuen “ I wandered a lonely cloud”. Uste dut hobeto idatzita egongo litzatekeela Donostia bisitatu izan balu:
San Sebastian
The curves are neat, soft and nice
Who is the artist that decided the size
Of them; the pavements, corridors along
He is precise in authoring the song
Benches along the pathways we walk
Steps that connect byways or a yoke
Are of edges that smooth and serene
Further to that they divinely clean.
White and bright as far as we see
Picturesque sands lay along the sea
Iota of dirt, not to be seen
I am in a heaven I really do mean
Softest kisses of the pretest “San”
Offers she morning, night and the dawn
This is the breeze that reaches the bones
Lyrics for the wise, but not for morons
“Wandered like a lonely cloud” *
A poet that made his country so proud.
Had he met San Sebastian a day
Words that worth in gold for today.
Wavelet - Zurriola
Donostian, ikasle garaitan, Burgosko bi mutil, Logroñoko mutil bat eta Donostiako neska bat bildu ginen musika-taldea osatzeko. Bost urte horietan Zurriolan surf egiten ikasi genuen, eta orain Bartzelonan bizi garen arren, izugarri maite ditugu hondartza eta hiria, eta, horregatik, abesti bat eskaini nahi izan diogu!
https://soundcloud.com/waveletband/surfera_demo/s-O3SN9
Thomas Lina - Lagun
Holandako kantautorea naiz eta Donostiari, Euskadiri eta laguntasunari buruzko abesti bat idatzi dut. Abestiak “Lagun” izena du, eta The Late night Show disko berrian dago.