Euskal Jaiak Donostian
- Geurea
- 2023 Abu 25
Donostiak irailaren lehengo egunetan, abuztuaren 28tik irailaren 8ra, Euskal Jaiak ospatzen ditu euskal kirola, gastronomia, kultura eta folkorea batzen dituen jaia.
Sagardo Eguna da egunik garrantzitsuenetako bat. Sagardoa eta txorizo pintxoren bat jateaz gain giro ederraz goazatzeko aukera dago beti Sagardo Egunean, trikitixak eta euskal musika ez dira inoiz falta!
Argazkia: Sagardoaren Lurraldea
Argazkia: Sagardoaren Lurraldea
Donostiako estropadak, zalantzarik gabe, galdu ezin daitekeen ikuskizuna dira. Gainera hiru egun ditugu hauetaz gozatzeko irailaren hasieran: sailkapen froga, lehenengo jardunaldia eta bigarrena. Zeinek irabaziko du aurten??
Euskal ohiturek, gure bizitzan protagonisko handia izaten jarraitzen dute, baina egun hauetan bereziki nabarmentzen dira Donostian: Gipuzkoako Aizkolarien txapelketa, esku pilota txapelketa... ez dira falta Donostiako Euskal Jaietan.
Eta noski, ezin ditugu ahaztu trkitilariak, txistulariak, dantzariak eta plazak eta kaleak alaitzen dituzten guztiak.