Donostia sagardoaren hiriburura

olatz-mitxelena
Olatz Mitxelena Blogger-a

Sagastietako sagarrak bildu eta zuhaitzak lasai, lotan utzi ditugu. Udazkenean jaiotzen naiz urtero-urtero ni. Urtero desberdin, urtero urre kolorezko sagardo hori. Urtarrilaren lehenetan itzuliko naiz urteroko legez zuregana, dasta nazazuen!

sagardo-apurua-sagastia

sagardo-apurua-sagarrak

Donostia, sagardoaren hiriburua, sagardoaren seaska izan zen. Ba al zenekiten Donostiak garai bateean 100 sagardotegi inguru bildu zituela ?

sagardo-apurua-apurua

Nire arbasoek egiten zuten bideari segiz, urte luzez Urumean barrena eramaten ninduten. Eta Santa Catalina portuan hartzen nuen lurra. Idi-pareak, triki eta dantzak lagunduta egiten nuen sargadotegietara bidea, zuek denek ni dastatu ahal izateko.

sagardo-apurua-erreka-jaitsiera

sagardo-apurua-igoera-garabian

sagardo-apurua-garraio-musikatua

sagardo-apurua-iritsiera

Gaur egun, zuengana modu desberdinean iristen banaiz ere... sagardotegietako sukaldeko usainak neguko giro hotzak, era berean, gozatzen ditu; eta bertako, goxotasunak bere magia egiten jarraitzen du: urtero legez, nondik natorren kontatuko dizuet, aurten nolakoa izango naizen aurkeztuko dizuet, erromerian dantza solte eta lotuan bat egingo dugu, bertsotarako gaiak jarriko ditut, harriak altxatzen eta mugitzen lagunduko dut, aizkora eta enborrak bat egin dezaten dei egingo dut. Nire bizitza ikuskizun bihurtuko dugu elkarrekin. Gozatuko nauzu, gozatuko zaitut nik zu.

sagardotegia kupelak saizar

Sagardoaren kultura, gure lurraldearen izaerak Donostian eta bere inguruetan dute gaur egun plaza. ¡Dastatu gure kultura eta gure sagardoa! Txoootx!

X