Senti zaitez erremontista egun batez!
- Geurea
- 2018 Uzt 03
Gaur, Donostia Turismoaren atarian ikusi genuen eta gure arreta erakarri zuen beste era bateko esperientzia aurkeztu nahi dizuegu.
Hernaniko Galarreta pilotalekuan arratsalde bat ematea jasotzen zuen esperientziak Euskal Herriko kirol hori gertu-gertutik ezagutu ahal izateko.
Izena ematea erabaki eta Hernanira jan ginen.
Pilotaleku mitikoan sartu eta Barrenetxea IV.a etorri zitzaigun eskuetan pilota batzuk hartuta harrera egitera.
Berehala, erremontearen unibertsora bidaiatu genuen.
Pilotalekura jaitsi eta erremontearen inguruko guztia kontatzen hasi ziren: pilotalekuaren historia, nola jokatzen den, araudia, pilotariak eskuan sartuta duen saskiarekin pilota kolpatzeko eta saskiaren puntatik ziztu bizian irten dadin kirol horretan teknikak duen garrantzia…
Bisitan, zenbait minutuz proba egiten eta egun batez bada ere pilotari sentitzen utziko dizute.
Zoragarria da eskuan saski bat izatearen sentsazioa. Besterik ez bada ere, pilota duintasunez kolpatzea oso-oso zaila dela ikusteko.
Geroxeago, Galarretaren bihotzean sartzen eta Juan Pedro ezagutzen utzi ziguten; saskiak modu artisauan egiteko gai den planeta osoko pertsona bakarra da.
Saskigileak tailerra erakutsi eta zesta-punta egiteko prozesua azaldu zigun. Amaitzeko, artekariekin egindako apustuen sistema tradizionala azaldu ziguten.
Bisita gidatuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egiten dira
Ordu eta laurdeneko bisita: 15 €
Bisita eta partida: 35 €
Bisitaren ostean, partida hasten da eta ikuskizuna bermatuta dago.
GALARRETA PILOTALEKUA
Jauregi Bailara, z/g,
20120 Hernani