Estropua, gure marinel-tradizioan oinarrizkoa eta ezezaguna den pieza

Donostia beti itsasora begira

 Donostian ez diogu itsasoari Kontxako badia paregabea ikusi nahi dugunean bakarrik begiratzen. Itsasoa dibertsio- eta edertasun-elementu bihurtu baino askoz ere lehenago, XVI. mende inguruan, euskal arrantzale indartsuak, gaur egun morrosko deitzen diegun haiek, Atlantiko basatira ateratzen ziren baleak arrantzatzera ontzi batean sartuta. Ontzi horrek gaur egun arteko bilakaera izan du eta traineru deitzen diogun hori bihurtu da.

itsasoari begira

Lurrunontziak iritsi zirenean, gure arrantzaleen indarrak arrantzarako beharrezkoa izateari utzi zion. Baina trainerua, Kantauri itsasoko olatuei eusteko ezin hobea zena, ez zen desagertu. Ezta gutxiago ere! Gaur egun gure kostaldean ikus ditzakegun kirol-txapelketa ezagun eta ikusgarrienetako bateko ontzi ofizial bihurtzea lortu zuen: estropadak. Kontxako Bandera izenekoa da, hain zuzen ere, txapelketa horien artean ezagun eta maiteena.

Baina traineruen arteko lehen txapelketa zein den jakiteko, XIX. menderaino egin behar dugu jauzi eta, zehatzago esanda, 1874. urtera. Sarbide zaila eta olatu handiak zituzten portuetaraino arrantza-ontzi handiak atoian eramateaz arduratzen ziren Pasaiako hiru ontzi izan ziren protagonistak.

Baina Donostian lortu zuen txapelketa hark garrantzi handiena. 1879an, Donostiako Udalak hiriko Aste Nagusiko jaien egitarau barruan sartu zuen estropada antolatu zuen. Lehiaketak sekulako arrakasta izan zuen eta, ondorioz, urtero antolatzea erabaki zuten.

Hala, gaur egun, iraileko lehen bi igandeetan, milaka pertsona biltzen dira Kontxako badia inguruan Kantauri kostaldeko hainbat txokotatik lehiatzera etortzen diren traineruak animatzeko. Bi asteburu horietako giroa oso dibertigarria eta koloretsua izaten da; ia magikoa dela esan dezakegu.Izan ere, Kontxako Badiako estropadek gure marinel-kulturaren, -historiaren eta -tradizioaren zati handi bat jasotzen dute.

Estropurik gabe, ordea, hori guztia ez litzateke posible izango

 Hain zuzen ere, “estropu” hitzetik dator “estropada” hitza ere. Traineru batean topa dezakegun pieza hori, (toleta) eta arraunaren artean jartzen den sokazko eraztun moduko bat dela esan dezakegu. Horregatik da estropua ez dago arraunkadarik, eta ontzi barruko energia ahuldu egiten da. Arraunkada bakoitza lotura horri esker egiten da.

Gainera, estropua eskuz egiten den pieza berezia da. Modu artisauan prestatzen den elementu oso pertsonala da; sokak txirikordatuta pazientzia handiz sortzen den parekorik gabeko pieza da eta, askotan, arraunlari bakoitzak berea egiten du.

estrobo estropua

Hala, ezinbesteko pieza honetan inspiratuta, hemengo artisauekin batera eskumuturrekoa eta giltzatakoa diseinatu ditugu. Horien bidez, zurekin gaudela, elkar ikusiko dugula eta zure etxea hemen ere badagoela gogorarazi nahi dizugu.

Elkar ikusiko dugu!

Une zailotan, arraunlarien taldeak arraunkada bakoitzean jartzen duten lotura-espiritu horren zatitxo bat helarazi nahiko genizuke. Marinel-tradizio hau bizi eta Donostiatik gertuago sentitu nahi duzu? Hartu parte Donostiako zozketa honetan eta irabazi irailean izago den Kontxako Estropadetan Lasala Plaza hotelean asteburua igarotzeko aukera.Eutsi goiari! 

estropadak estrobo 

X