Euskararen Erronka: Basque Challenge 2

Donostiaren eta euskal kulturaren inguruan zenbat dakizun jakin nahiko zenuke?

Euskara izan da beti Donostiako hizkuntza eta horren adierazgarri dira hainbat hitz, esamolde eta herritar ospetsu. Ezagutzen al dituzu? Donostiaren eta euskal kulturaren arteko harremanaz zenbat dakizun neurtu nahi? Ausartzen al zara?

 

Euskarak gure kultura eta gure izateko modua adierazten duten hitz berezi ugari ditu. Hitz horiek baliagarriak dira gure hiria beste era batera erakusteko eta, gainera, agerian uzten dituzte gure nortasuna eta inguruko aberastasuna.

Basque Challenge 2 erronkaren helburua bisitariei euskara modu dibertigarrian ezagutarazteko asmoz prestatu badugu ere, zuek ere parte hartzea nahi dugu eta euskaraz galdetegi berezia prestatu dugu!

 

Parte hartu

 


X